Patricia Martínezek udako argazki lehiaketan parte hartu du

0
1488

Patricia Martínezek Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartu du, Aigüestortes i Estany de Sant Maurici Parke Nazionalean egindako ibilbide batekin.

Argazkia Amitges aterpetxerako bidean ateratakoa da. Aterpetxea 2.365 metro inguruko altueran dago, eta Parke Nazionalaren bihotzean kokatzen da. 

Patriciak azaldu duenez, 2.400 metro inguruko altueran, beroa askoz hobeto eramaten da, eta mendiko ibilbideaz gozatzeko aukera izan zuten.

Amitgeserako ibilbideak Estany de Sant Maurici, Ratera lakua eta goi-mendiko paisaiak zeharkatzen ditu, eta inguruko bista ikusgarriengatik nabarmentzen da. 

Zuk ere jada txapelketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz. Emailean ondoko datuak jarri behar dira:

  • Argazki egilearen izen-abizenak
  • Kontakturako mobileko zenbakia
  • Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
  • Esperientzia horri buruzko komentario bat

Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen