Rakel Garciak ere parte hartu du Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartzen, eta arrasatear honek ere eklipsearen eguneko argazki bat aurkeztu digu, hori bai, ikuspegi erabat desberdin batekin.
Argileak azaldu digunez, argazkia Udalan ateratakoa da, eta «eklipsearen ondoren, lasaitasuna!» islatzen du.
Zuk ere jada txapelketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz.
Emailean ondoko datuak jarri behar dira:
• Argazki egilearen izen-abizenak
• Kontakturako mobileko zenbakia
• Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
• Esperientzia horri buruzko komentario bat
Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.
Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonek osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.




