2.6 C
Bergara
ostirala, 19 apirila, 2024
spot_img

AGENDA

ARDO EGUNA: apirilak 20

Irudiak eta beheko testua: Ibai-Arte. Arteagako Maider Larrañagak (sommelier) eta Remenetxeko Jon Andoni Rementeriak (2018ko Espainiako txapelduna den sommelierrak) zuzenduko dute dastaketa apirilaren 20an, 11:30ean,...

ARTISAU AZOKA BEREZIA: apirilak 20

Bertako Produktuen Azokaren baitan, Seber Altube plazan. Eskuartean elkarteko LurMaite, Zintzilik, Olatz, Michelle Lenoire, Carlos, Amaia, Wood Uhuru eta Ekoudalatxek parte hartuko dute. Argazkia:...

BISITA GIDATUA: apirilak 20

'Arrasate Hiribildu Bizia' bisitaren lekua eta orduak: 11:00etan gazteleraz 12:15ean euskaraz Izen-ematea, hemen klikatuz

MENDI-IRTEERA GIDATUA: apirilak 21

Ibilbide honetan Murugain mendiari bira emango zaio, Untzillan eta Suñan zehar. Ibilbidea: 10,4 km Denbora: 3-4 ordu Maila: ertaina Abiapuntua: Herriko plaza Irteera ordua: 9:00 Izen-emateak, hemen klikatuz

DROGEN KONTSUMOEN ARRISKUAK MURRIZTEKO IKASTAROAK: Maiatzak 6, 13 eta 20

Arrasateko Udalak  “Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murritzeko ikastaro” antolatu  du. Ikastaroaren helburua da, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileei, begiraleei edo entrenatzaileei tresnak ematea,...

EMAKUME TXOKOAREN EGITARAUA: otsailetik ekainera

Goiko argazkia: MB artxiboa / Irudia eta beheko testua: Udala. Jabetze eskolako plangintzan iraupen luzeko 11 ikastaroez gain, bi ikastaro labur ere eskainiko dira, trinkoagoak....

LUDOTEKA IBILTARIA: otsailean, martxoan eta apirilean

Txatxilipurdiren eskutik, badator aurten ere Ludoteka ibiltaria Arrasateko auzoetara. Otsailean hasiko da eta maiatzera arte zapatu goizetan egitasmoaz gozatzeko aukera egongo da auzo ezberdinetan....

FIGUERAS FEST: apirilak 27

Argazkia: MB artxiboa. The Figueras Fest-en bigarren edizioa apirilaren 27an ospatuko da, 'Sanan'go Gudarien plazan. Antolakuntza jakitera ematen ari da bertan joko duten taldeen izenak.

Gaur eguerdian Ekintzailetza Kooperatiboaren bigarren topaketa egingo da

Apirilaren 19an, ostirala, 12etan Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboari buruzko bigarren Topaketa egingo da Garaiako Parke Teknologikoan (Arrasaten). DBH 4.mailako eta batxilergoko ikasleei zuzendutako ekimena. Topaketa horretan, gazte ekintzaile koperatiboek, beren esperientzia helaraziko dute, balio demokratikoak zabaltzeko eta ikasleen irteera profesionalak zabaltzeko. Honako hauek hartuko dute parte: Jaime Bengoa, Arrasateko Udaleko zinegotzia. Eider Etxebarria, BIZIPOZ enpresakoa. Ainhoa Martin, UP ME UP enpresakoa. Ziortza Olano, Bilbao Berrikuntza Faktoriako koordinatzailea eta TeamCoach MTA-n. Alain Rodriguez, MUJERES DE LA LUNA enpresakoa. Elena Pérez, Eusko...

Arrasateko PSE: “Musakola-Doneztebe igogailuak dagoeneko errealitate dira”

EAEko Hauteskundeen kanpaina azken txanpan sartu da, eta Yoana Sanchez Herrero zinegotziak ondoko testua jakinarazi du. Artxiboko argazkia eta beheko testua: Arrasateko PSE. 2022ko abenduan, EAJren eta PSEren arteko koalizio-gobernuarekin, Santa Teresa auzoa berrurbanizatzeko prozesu osoa hasi zen. Erakunde arteko ekintza koordinatua izan zen, gizarte sailek gidatua. Guztira, 4'5 milioi euro erabiliko dira berrurbanizazio horretarako, eta horietatik 2'5 milioi euro Musakola eta Doneztebeko 2 igogailu eraikitzeko erabiliko dira. Igogailu horiei esker, bizilagunek arazorik gabe gainditu ahal izango...

Ardo Eguna zapatu honetan ospatuko da, Ibai-Arteren eskutik

Irudiak eta beheko testua: Ibai-Arte. Arteagako Maider Larrañagak (sommelier) eta Remenetxeko Jon Andoni Rementeriak (2018ko Espainiako txapelduna den sommelierrak) zuzenduko dute dastaketa apirilaren 20an, 11:30ean, Herriko Plazan (eguraldi txarrarekin Kulturolan). Ardo katan, harrituko duten Euskal Herriko 6 ardo dastatuko dira. Ibai-Arteren helburuari jarraituz, km0-ari balioa emanez, Maider Larrañaga eta Jon Andoni Rementeria sommelierrek gidatutako Euskal Herriko 6 ardoren dastatze erraldoia ospatuko dugu eta Ibai-Artetik dastatzerako gonbidapen bikoitzak zozketatuko ditugu gure bezeroen artean apirilaren 17ra arte. Ardo guztiak...

Arrasateko Pentsionistek Gasteizko manifestazioan parte hartu dute

Bideoa eta argazkiak: Arrasateko Pentsionistak. Adineko pertsona ugarik eskatu dute Eusko Jaurlaritzak 1.080 euro arteko pentsioa osatu dezala. Baita ondoko aldarrikapenak ere: "Pentsioetan generoen arteko berdintasuna salario eta pentsioetan, alargunen pentsioen babes osoa, sistema publikoaren babesa eta murrizketen aurka oro har". Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak azkenaldian mozioak aurkeztu ditu udaletxeetan, eta denera 177ren babesa lortu du: Autonomia erkidegoko 149 udalenak eta Nafarroako 28renak. Gainera, Batzar Orokorren onespena ere jaso du. Mobilizazio hau Eusko Jaurlaritzaren ondoan izan da, hauteskunde-kanpainaren testuinguruan,...

Udalatxera igoera antolatu du Besaidek, Federazioaren 100. urteurrenean

Kartela: Besaide M.E. / Argazkia: MB artxiboa. Euskal Mendizale Federazioak mende bat betetzen du aurten, eta hori ospatzeko '100 urte, 100 mendi' ekimena antolatu da. Ildo honetan, Euskal Herriko 100 gailurretara igoko da, eta hauetako bat Udalatx dugu, Besaide elkarteak antolatuta. Ospakizuna apirilaren 28an izango da (igandea) eta igotzeko bi aukera izango dira: 'Mugarriz mugarri' izeneko igoera, goizeko 9:00etan Udala Goikoan elkartuta. Ibilbide honek 7'5 kilometroko distantzia izango du. Goranzko desnibela 690 metrokoa izango da, iraupena 4 ordukoa, zailtasun...

17.378 arrasatearrek dute Hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea

Hauetatik guztietatik 457 arrasatearrek nazioartean dute bizilekua egun. Domekan Arrasateko bozkaleku nagusiak 6 izango dira: Kulturate, Erguingo Herri Eskola, Institutuko beheko eraikina, Etxaluze, Toki-Argi eta Uribarriko Ikastola. Argazkia: MB artxiboa. Domekako bozketetan 29 hautes-mahai egongo dira zabalik, Arrasateko Udalak jakitera eman duenez. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara egongo dira zabalik. Hona hemen bozkalekuak: Erdialdean (Kulturaten): 10 hautes-mahai Erguinen (Herri Eskolan): 6 Musakolan (Institutuaren beheko eraikinean): 4 San Andresen (Etxaluzen): 3 Santa Marinan (Toki-Argin): 3 Uribarrin (Ikastolan): 3

Herri Urratsez gozatzeko, autobus tiketak eskura daude AEDn

Argazkia: Patxi Beltzaiz - kazeta.eus / Kartela: Debagunea. Maiatzaren 12an egingo da aurtengo Herri Urrats “Ortzadarra” lelopean eta Debagoienetik eroso joateko autobusa jarriko dugu Loramendi, AED eta Jardun euskara elkarteok. Autobusa 8:30ean irtengo da Aretxabaletako AZBEtik eta ondoren Arrasate eta Bergarako euskaltzaleak jasoko ditu, 8:45ean Zalduspen eta 9:00etan Bergarako autobus geltokian, hurrenez hurren. Senperetik itzultzeko ordua 19:00etan izango da. Txartelak Loramendi, AED eta Jardun euskara elkarteetan eskura ditzakezue, maiatzaren 9a baino lehen, elkarteotako bazkideek 10 eurotan eta...

Herritar baten kezka: Otalora-Ignazio Zuloaga zebrabide inguruak

Testua eta moldatutako irudiak: herritar bat. Otalora-Ignazio Zuloaga zebrabide berrirako obrekin guztiz bat nator eta eskerrak eman nahi dotzat Udalai auzokideon beharrak entzun eta obra hauek burutzeagatik. Baina obrak eta proiektuak ikusita kezka hau sortzen zait. Guztiz aldatzen gabiltzan belargunean espaloi estu-estu bat dago eta espaloi honek ez ditu betetzen segurtasun eta irisgarritasun neurriak. Oso estua da (ez da metro bakarrera heltzen), Sarbideko rampa oso inklinatua da eta koxka handi bat dauka (honek irisgarritasuna eragozten du) Ez dago...

Mondrak denboraldi bikaina borobildu dezake asteburuan [kirol prebia]

Mondragon Unibertsitateko gizonek, Mugarri Ingouk eta Kanpazar Arrasatek amaitu dituzte ligako txapelketak. Mondrate izango da arrasateko lehen taldea kantxaratzen, gainera etxean jokatuko duen talde bakarra da. Antiguoko liderraren aurka jokatuko du larunbatean, 16:15etan, Musakolako kiroldegian. Mondratek 3. postuan jarraitzen du eta arerioaren lehen postutik urrun egon arren, bigarren posturako lehian jarraitzen dute. Gipuzkoako Gorengo mailako Mondrak Ohorezko Erregional mailara igo daiteke asteburuan. Ilintxa taldearen aurka jokatuko dute, larunbatean, 17:00etan etxetik kanpo. Joan den asteko asteko garaipenaren ondoren, ezin...

Arrasate Atletiko Eibarko txapelketan aritu da, Nile Agirretxe txapeldun

Joan zen igandean, Eibarko Unbeko pistetan, Gipuzkoako eskolarteko txapelketenaren lehen jardunaldia ospatu zen alebin eta infantil kategorietan, Arrasate Atletiko Taldeko atleten parte-hartzearekin. Nabarmentzeko, Nile Agirretxek garaipena lortu zuen 2000 metroko lasterketan, Gipuzkoako txapeldun bihurtuz. Datorren igandean, apirilak 21, txapelketaren bigarren jardunaldia ospatuko da Mojategiko instalazioetan. Infantil maila: 150m Lucia Dueñas 22:06Uxue Elkorobarrutia 22:51Sara Hierro 23:19Julen Hierro 21:06Aimar Carmona 33:76 Alebin maila: 150m Oihan Nogales 21:79Peru Ansa 25:41Irati Regodesebes 23:17 Alebin maila: 200m Nile Agirretxe 7:18:90 Gipuzkoako txapeldunaAnne...
spot_img

LABURRAK

- Advertisement -spot_img
- Advertisement -spot_img

AZKEN 7 EGUNETAN IKUSIENAK

AZKEN BIDEOAK

- Advertisement -spot_img

ALBISTEAK

KULTURA

KIROLAK

AUZOAK

IRITZIAK