2.6 C
Bergara
astelehena, 24 ekaina, 2024
spot_img

AGENDA

SAN JOAN JAIAK: ekainaren 14tik 26ra

Arrasateko Udalak eta hainbat eragile sozial eta kulturalek antolatuta.

FRESKURA EGITASMOA: Uztailaren 1etik 26ra

Egitasmoari lotutako albistea: Irakurketa kluba izango da Freskura egitasmoaren berrikuntza nagusia

ARRASATE MUSIKALEN UDABERRI ZIKLOA: maiatzak 5 – ekainak 21

Arrasate Musikalek aurten ere "Udaberri ziklo Musikala" antolatuko du maiatzean eta ekainean zehar. Guztira 21  kontzertu eskainiko ditu. Nobedade gisa maiatzaren 17ko ATE IREKIAK, ekainaren...

EMAKUME TXOKOAREN EGITARAUA: otsailetik ekainera

Goiko argazkia: MB artxiboa / Irudia eta beheko testua: Udala. Jabetze eskolako plangintzan iraupen luzeko 11 ikastaroez gain, bi ikastaro labur ere eskainiko dira, trinkoagoak....

Helduen Danborradak alaitasuna zabaldu du kaleetan

SUDC elkarteak antolatuta, herritar ugariren txaloak eta animoak jaso dituzte konpainiek ibilbidean zehar. Eva Romerok jardun du aurten ere zuzendari nagusi bezala. https://www.youtube.com/watch?v=HTo1e_2Slsw https://www.youtube.com/watch?v=TE8i17y1c24 https://www.youtube.com/watch?v=XNbMTWNWpTI https://www.youtube.com/watch?v=026otWl2SR0 https://www.youtube.com/watch?v=jwI70xNPqag Albistea osatzen gabiltza

Errementari Dantza kultur-eragileen eta herritarren topagune izan da

Arrasate Musikal, Lore Gazteak, Txikitxu-Arrostaitz, Arrasateko Trikitixa Eskola, Erraldoi eta Kilikien Konpartsak,... musika, dantza, tradizio,... ikuskizuna eman dute herritarren gozamenerako. Zirimiriak ez du galarazi Sanjoanetako ekitaldi estimatu hau, eta kalejirak aurrera egin du herritarren jakingura, txalo eta animoen artean. https://youtu.be/3kZemgaWtwI?si=2jsw8kOiW4PxzBxo https://youtu.be/vaGuZV071jc?si=SPhrVCxCFVxi1fli https://youtu.be/ftco_urqZZQ?si=Ua5XGUVcb8Stntmt https://youtu.be/Gz2Pw1yf4WU?si=xp9lJA0RjexyFgxY

Itxaso Plaza Madrilen talde profesionalen aurka lehiatu da

Argazkia eta beheko testua: Lokatza Ziklismo Taldea. Asteburuan zehar, San Lorenzo del Escorialen, txirrindularitzako Espainiako txapelketak lehiatu dira, Elite eta 23 Urtez Azpiko kategorientzat. Lokatza ziklismo eskola, bertan izan da, Igamo Packaging taldeko Itxaso Plaza arrasatearrarekin. Emakumeen tropelean Elite eta 23 Urtez Azpiko txirrindulariak batera lehiatzen dute eta besteak beste, Itxasok, Laboral Kutxa eta Movistar taldeko ziklistekin batera lehiatu behar izan du, edo, Mavi Garcia bezalako txirrindulariekin. Ibilbidea oso gogorra izan da, Madrilgo mendietan zehar. Helmugan, talde...

Sanjoanetako prozesioa eta Salbea aurrera eraman dira

Txistulariak prozesioaren buruan aritu dira, eta ondoren eliztar batzuek eraman dute San Joanen irudia eta Arrasateko ikurrina. Ondoren, EAJ-PNV eta PSEko zinegotziak joan dira. Prozesion ez dute parte hartu baina elizan izan dira Maider Morras Azpiazu alkatea, Jasone Giraldo Menendez Bizikidetza, Ongizate eta Hezkuntza zinegotzia, eta Jaime Bengoa Madina Tokiko Ekonomia eta Enplegu zinegotzia. Horacio Argarate parrokoak zuzendu du elizkizuna, herritar ugari izan dira bertan, eta Salvearen ohiko kantuak abestu dira. https://www.youtube.com/watch?v=VXajcMnRwdk

Gazteentzat bigantxak eta poniak izan dira Errekortarien Eskola Ibiltarian

San Juan bezperan estreinatu dute zezen plaza. Gaurkoan Bergarako Zezenak-en eskutik, Errekortarien Eskola Ibiltaria antolatu dute. Lehendabizi poniak izan dira txikienentzat eta ondoren bigantxen txanda heldu da, 16 urtetik gorakoentzat. Eguraldiak ordea ez du batere lagundu, plaza lokatzez gainezka zegoen azken atzo eta gaurko euriaren ondorioz eta ez da hainbeste jende animatu bigantxekin jolastera. Hala ere, ausart batzuk izan dira, bertaratutako ikusleen gozamenerako. hemen bideo eta argazki galeria: https://www.youtube.com/watch?v=n5tKwGLUquY https://www.youtube.com/watch?v=FAEpsR8cdAE https://www.youtube.com/watch?v=v8GklTD3jkM

Kuadrillek zirimiriarekin baina San Joan zuhaitza altxatu dute

Horretan zenbait udal-langile eta herrikide lagun izan dituzte, eta 'makala' igotzea lortu dutenean, pozarren ospatu dute. https://www.youtube.com/watch?v=KDvskZgEVgs https://www.youtube.com/watch?v=FvBZnnc-kKY https://youtu.be/qUSp6KqUlEA Albistea osatzen gabiltza

Gazteek San Joan arbola daramate, Izenbarikuak txarangak lagunduta

Gidari-lanetan Beñat Barrena Urrutikoetxea aritu da, eta giro ederrean eraman da aurrera. 'Txopopoteoak' geldialdi bana egin du txosnagunean eta Ferreriasen. https://www.youtube.com/watch?v=FaYtzdrk-B4 https://youtu.be/asPrmxSqYKQ https://www.youtube.com/watch?v=eUPJe5UgbrY https://youtu.be/EOv07SlZASE https://youtu.be/K3zcVDPYp1A https://youtu.be/ic2x1qHolrs

Ohorezko pasilloa egin diote Boniato Crew Olinpiadetako irabazleari

Bideoa: Herritar bat. 99 eta PHC taldeetako lagunek egin diete omenaldi xumea gaur eguerdian, Udalpe elkarte gastronomikoko bazkariaren harira, atzoko garaipenaren ostean.
spot_img

LABURRAK

- Advertisement -spot_img
- Advertisement -spot_img

AZKEN 7 EGUNETAN IKUSIENAK

AZKEN BIDEOAK

- Advertisement -spot_img

ALBISTEAK

KULTURA

KIROLAK

AUZOAK

IRITZIAK