2.6 C
Bergara
asteartea, 27 otsaila, 2024
spot_img
spot_img

AGENDA

‘ARNASA BETEAN’ PROIEKZIOA: otsailak 27

Emakume Txokoak eta Udaleko Kultura Sailak antolatuta, film luze honen bi zuzendariak ere (Bertha Gaztelumendi Caballero eta Rosa Zufia Sanz) Amaia Antzokian izango ditugu....

‘FOTO LASO’ PROIEKZIOA: otsailak 23, martxoak 1 eta martxoak 15

Arrasate Zientzia Elkarteak “Foto Laso” Arrasateren inguruko 60. eta 70. hamarkadetako filma aurkeztu du. Pedro Sologaistoa “Laso” (1920-2009) Super 8 kamerarekin filmatutako bizipenei biziberri...

EMAKUME TXOKOAREN EGITARAUA: otsailetik ekainera

Goiko argazkia: MB artxiboa / Irudia eta beheko testua: Udala. Jabetze eskolako plangintzan iraupen luzeko 11 ikastaroez gain, bi ikastaro labur ere eskainiko dira, trinkoagoak....

KOOLTUR OSTEGUNAK otsailean

Kartela: Kooltur Ekintza. Les Lullies, Muare, EzEzEz, Rüdiger eta Sexpeares taldeak Gaztetxeko oholtzara igoko dira, Kooltur Ekintzak antolatuta. Rock&rolla, pop-folk elektronikoa, brit-popa, psikodelia, indie, punk-rocka,...

LUDOTEKA IBILTARIA: otsailean, martxoan eta apirilean

Txatxilipurdiren eskutik, badator aurten ere Ludoteka ibiltaria Arrasateko auzoetara. Otsailean hasiko da eta maiatzera arte zapatu goizetan egitasmoaz gozatzeko aukera egongo da auzo ezberdinetan....

SASOIBIDE OTSAILEAN

Zenbait irteera antolatu ditu Sasoibidek otsailerako.

ARRASATE-UDALATX MENDI-LASTERKETA: apirilak 14

Mondraitz klub antolatzaileak antolatu du lasterketa herrikoia, eta apirilaren 14an (domeka) egingo da.

FIGUERAS FEST: apirilak 27

Argazkia: MB artxiboa. The Figueras Fest-en bigarren edizioa apirilaren 27an ospatuko da, 'Sanan'go Gudarien plazan. Antolakuntza jakitera ematen ari da bertan joko duten taldeen izenak.

Hitzaldiak: TALENTUAREN KUDEAKETA

Kartela eta beheko testua: Garaia Parke Teknologikoa. Garaia Parke Teknologikoa, ezagutza partekatzeko, profesionalak konektatzeko eta talentuaren kudeaketan berritzeko agertokia izango da berriro, eremu horretan dauden...

FIRST LEGO LEAGUE, ARRASATEN

Arrasate martxoaren 2an (zapatua) "teknologiaren inguruko talentuaren hiri" izateko, deialdia egin dute. First Lego League "kooperazioan oinarritzen da" eta "dibertitzea, adiskidetasuna edota festa" ere...

Guardia zibilak Zarugaldeko etxe eta garaje batean ari dira

Goizeko 06:45 aldera iritsi dira, lekuko batek azaldu digunez, gutxienez lur orotako 6 ibilgailutan. Zarugalde kaleko eta Usaetxe plaza arteko kalexka bat itxita daukate, bertan etxebizitzen atari bat egonda. Baliteke etxebizitza bat miatzen ibiltzea. Goizeko 10:10ean 6 ibilgailuak eraikin bereko garaje batean sartu dituzte, baliteke, bertako garajeren bat miatzeko. Albistea osatzen gabiltza

Hildako langileak, 54 urtetakoa, azpikontratatutako enpresa batean ziharduen

Lan-istripua gaur 16:15 aldera izan da Galizia, Santa Teresa eta Agerre kaleen artean, igogailu publiko berriaren inguruan. Ertzaintzak azaldu du "langilea lanean zebilela, 1 eta 3 metro arteko arketa batean". Ertzaintzak adierazi du "uste dugula heriotza eroriko baten ondorioz izan dela, baina edonola ere arrazoia Osalanek argitu beharko du". Suhiltzaileek gehitu dute "arketatik atera dugunean jada hilda zegoela, osasun-zerbitzuek hala ziurtatu dute". Anbulantzietako langileak, udaltzainak eta ertzainak ere bertaratu dira. Gorpua bertatik 20:00etan erretiratu dute,...

Emakume zinegileei buruzko ‘Arnasa betean’ bihar (asteartea) izango da

Emakume Txokoak eta Udaleko Kultura Sailak antolatuta, film luze honen bi zuzendariak ere (Bertha Gaztelumendi Caballero eta Rosa Zufia Sanz) Amaia Antzokian izango ditugu. Emanaldia otsailaren 27an izango da. Collagea: zinea.eus Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren 'ARNASA BETEAN. A PULMÓN' film luzea nazioartean aurkeztu zen iaz Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 71. edizioko Euskal Zinemaren Galan. Lan luzeak "oso harrera ona izan" zuen, "bai kritikaren aldetik, bai publikoaren aldetik". Gainera, TIFF - Tokyo International Film Festibalean ere jendarteratu zen, eta...

Ludoteka ibiltaria Arimazubi plazan elkartuko da larunbat honetan

Kartelak: Txatxilipurdi elkartea. Txatxilipurdi elkarteak antolatuta, zapatu honetan "Ludoteka ibiltaria San Andres auzora mugituko da. Elkargunea Arimazubi plaza izango da eta ordutegia 11:30-13:30".

Emakume izoztua eleberria eta Annie Ernauxen literatura hizketagai Martxoaren 8ko egitarauaren barruan

Testua eta kartela: Antolatzaileak. Datorren asteazkenean, martxoak 7, Annie Ernaux Literatura Nobel saridunaren Emakume izoztua aurkeztuko dugu Arrasaten, Emakume Txokoak eta Arrasateko mugimendu feministak M8ko egunari begira antolatutako egitarauaren barruan. Gema Lopez Las Heras itzultzaileak eskuratu zuen pasa den urtean AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren babesarekin, antolatutako Jokin Zaitegi itzulpen sariketaren beka. Annie Ernaux Literatura Nobel saridunaren La femme gelée eleberria euskaratzea zen bekaren helburua, eta abenduan aurkeztu genuen prentsaurrean itzultzaile azkoitiarrak...

Aita Mennik bere 125 urteen argazki erakusketa ireki du, gerora begira

Esposizioak erakusten du "1898tik Aita Mennik euskal gizartearekin eboluzionatu duela". Argazkiak ikus ditzakete "bai familiek baita herritarrek oro har ere". Beheko testua eta argazkia: Aita Menni. Aita Menniren Euskadiko zentroek (Bizkaian eta Gipuzkoan) argazki-erakusketa bat ireki dute ospitalearen eboluzioa erakusten duena, bere 125 urteetako historian zehar gaur egunera arte, eta aurreratzen du nolakoa izango den Aita Menni Ospitalea etorkizun hurbilenean, berritze- eta handitze-lanak bukatzean, Obretako Gida Planean jasoak, eta egun gauzatzen. Erakusketa hau Aita Menni bere efemeridea...

Potosiko Okendotarrak: aberastasun gose [Testua: Anabel Ugalde]

Goiko irudia: Anonimoa - Hispanic Society of America. Mondragoetar asko izan ziren Ameriketara joandako euskaldun ugarien artean, zehatzago Potosira, “Piruko Erresuman”. Nabarmendu zen familia bat Okendo eta Mercado-Okendotarrena izan zen, nahiz eta hara joandakoek Mercado -Okendo izateari utzi zioten, Okendo-Mercado bihurtzeko. Irakurtzen jarraitzeko klikatu hemen

GipuzkoHarrok lehiaketa abian du MUk “etorkizuneko enplegua irudikatzeko”

Beheko testua, goiko framea eta kartela: Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sustatu du ekintza, etorkizuneko langileen enplegagarritasuna bultzatzeko proiektuaren barruanGipuzkoako etorkizuneko enplegua irudikatzea da lehiaketaren helburua, eta, horretarako, parte-hartzaileek galdera honi erantzun beharko diote: «Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron lana?»Bideoek 30 segundoko iraupena izan beharko dute gehienez, eta formatu bertikalean grabatu behar dira; 2024ko apirilaren 30era arteko epea dago lanak aurkeztekoLehiaketako sarien banaketa maiatzaren 23an egingo da Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako campusean Humanitate eta Hezkuntza Zientzien...

Arrasatear bat erreskatatu dute Aketegin gaur arratsaldean

Argazkia: Mendiak.eus Arrasatear bat erreskatatu dute suhiltzaileek Aketegi mendian, elur eta laino artean erreskatatu behar izan dute. Arratsaldean izan da, 17:30ak aldera, gizonezkoa, desorientatu egin da eta ezin izan da bere kabuz jeitsi. Zubillagako suhitzaileek erreskatatu dute, ondoren Urbiako fondatik bera 4x4 ibilgailuan jeitsi dute.

Azken unean erabaki da MU eta Baskoniaren arteko norgehiagoka (71-74)

Julen Berrocal entrenatzailearen taldeak, lan bikaina egin egin du. Baskonia sailkapeneko 3. taldea izan dute arerio eta azken unean eskuratu dute garaipena hiruko bati esker. Etxeko taldeak maila altua erakutsi arren, esku hutsik gelditu dira. Partidaren hasieratik, bi taldeek joko bizia eta lehiakorra erakutsi zuten, jokaldi azkar eta zehatzekin. Oso parekatua izen da lehen zatia, 25-21 amaitu da. Bigarren laurdenak norabide beretik jarraitu du, Mondragon Unibertsitateak ezin izan du aldea lortu markagailuan; beraz, gutxieneko abantailarekin...
spot_img

LABURRAK

- Advertisement -spot_img
- Advertisement -spot_img

AZKEN 7 EGUNETAN IKUSIENAK

AZKEN BIDEOAK

- Advertisement -spot_img

ALBISTEAK

KULTURA

KIROLAK

AUZOAK

IRITZIAK