2.6 C
Bergara
astelehena, 4 martxoa, 2024
spot_img
spot_img

AGENDA

EMAKUME IZOZTUA AURKEZPENA: martxoak 7

 Emakume izoztua liburuaren aurkezpena eta irakurraldi feminista LORAMENDI aretoan izango dela, eta ez, hasieran iragarri bezala Jokin Zaitegi aretoan. Data eta ordua mantentzen dira:...

‘FOTO LASO’ PROIEKZIOA: otsailak 23, martxoak 1 eta martxoak 15

Arrasate Zientzia Elkarteak “Foto Laso” Arrasateren inguruko 60. eta 70. hamarkadetako filma aurkeztu du. Pedro Sologaistoa “Laso” (1920-2009) Super 8 kamerarekin filmatutako bizipenei biziberri...

EMAKUME TXOKOAREN EGITARAUA: otsailetik ekainera

Goiko argazkia: MB artxiboa / Irudia eta beheko testua: Udala. Jabetze eskolako plangintzan iraupen luzeko 11 ikastaroez gain, bi ikastaro labur ere eskainiko dira, trinkoagoak....

KOOLTUR OSTEGUNAK otsailean

Kartela: Kooltur Ekintza. Les Lullies, Muare, EzEzEz, Rüdiger eta Sexpeares taldeak Gaztetxeko oholtzara igoko dira, Kooltur Ekintzak antolatuta. Rock&rolla, pop-folk elektronikoa, brit-popa, psikodelia, indie, punk-rocka,...

LUDOTEKA IBILTARIA: otsailean, martxoan eta apirilean

Txatxilipurdiren eskutik, badator aurten ere Ludoteka ibiltaria Arrasateko auzoetara. Otsailean hasiko da eta maiatzera arte zapatu goizetan egitasmoaz gozatzeko aukera egongo da auzo ezberdinetan....

SASOIBIDE OTSAILEAN

Zenbait irteera antolatu ditu Sasoibidek otsailerako.

ARRASATE-UDALATX MENDI-LASTERKETA: apirilak 14

Mondraitz klub antolatzaileak antolatu du lasterketa herrikoia, eta apirilaren 14an (domeka) egingo da.

FIGUERAS FEST: apirilak 27

Argazkia: MB artxiboa. The Figueras Fest-en bigarren edizioa apirilaren 27an ospatuko da, 'Sanan'go Gudarien plazan. Antolakuntza jakitera ematen ari da bertan joko duten taldeen izenak.

Hitzaldiak: TALENTUAREN KUDEAKETA

Kartela eta beheko testua: Garaia Parke Teknologikoa. Garaia Parke Teknologikoa, ezagutza partekatzeko, profesionalak konektatzeko eta talentuaren kudeaketan berritzeko agertokia izango da berriro, eremu horretan dauden...

Kirurgia gabeko barizeen tratamentua azalduko du Varitek klinikak

Martxoak 6, asteazken honetan, Varitek-ek jardunaldia antolatu du Garaia Parke Teknologikoan. Varitek lan taldeak, kirurgia gabeko barizeen tratamentu jardunaldi irekia egingo du; Varitek-en barizeak ezabatzen ditugu kirurgiarik erabili behar izan gabe. Hau guztia azaltzeko, Arrasaten izango dira etzi, sarrera dohain izango da. "Gaur egun, aurrerapen medikoak eta teknologikoak direla eta, ez dugu ikusten, inolaz ere, barizeak tratatzeko kirurgia irekirik egin behar denik. Gure espezialitatea, erradiologia interbentzionista , urteak daramatza kirurgiarik gabeko barizeak ezabatzeko teknikak sortzen eta hedatzen, emaitza...

Biteri kalea gauez itxiko da trafikoarentzat martxoaren 5ean eta 8an

Mondragon hotelean egiten ari diren obrak direla eta, Biteri kalea gauez itxita egongo da martxoaren 5ean eta 8an, 0:00etatik 6:00ak bitartean. Itxi behar den eremua behar bezala seinaleztatzeko, hesiak jarriko dira.

Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariek Arrasaten izan dute hitzordua

Testua: Dorletako Ama Txe Igande goizean Arrasaten ospatutako lasterketetan eman zioten hasiera errepideko denboraldiari Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariek. Eguraldi hotz eta euritsupean Markuleteko industrialdean aritu ziren lehian. Benjamin mailan Maddi Agirretxe, Martin Elorza, Oihan Fernandez, Markel Fernandez, Ekain Garro, Manex Roa, Oihan Torres, Aiert Zurutuza eta Markel Errasti aritu ziren. Txirrindulariak bikain aritu ziren, are gehiago gehienentzat lehen lasterketa zela kontuan izanik. Taldeak harrobi oparoa duela argi ikusi zen. Alebin mailan Nile Agirretxek, Aratz Aranak eta Oinatz...

Vulcanizadas, Unidad Alavesa eta Libe ariko dira Koolturren martxoan

Kartela: Kooltur Ostegunak Hau da Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan martxoko ostegunetarako Arrasateko Gaztetxean prestatu dutena: Vulcanizadas, Unidad Alavesa eta Libe. Ostegun honetan, martxoak 7an, Vulcanizadas taldea izango da. Bilboko boskotea, Kontserbatorioetan trebatuta, blues eta soul-a aske lantzen. Martxoak 14an, Unidad Alavesa taldea oholtzara igoko da. Punkari bizkarra emandako zakur zaharrak folkaren irakurketa pertsonala egiten. Azkenik, martxoak 21ean, Libe Garcia de Kortazarren (Izaki Gardenak, Pasadena...) bueltatu da berriro bere proiektu pertsonalera disko berriarekin. Beti bezala, 22:00etan izango dira kontzertuak eta...

Badon* operak ‘Milia Lasturkoren eresia’ taularatu du, besteak beste

Korrika Kulturalaren harira, Ines Osinaga Urizar arrasatearrak, beste zenbait sortzailerekin batera, antzeztu eta abestu du gaurko emanaldian. Besteak beste, Arrasaten XV. mendean zendutako Milia Lasturkoa gaitzat hartu dute. Korrika 2024 gero eta gertuago daukagu, eta gaur Korrika Kulturalaren baitan, Badon* proiektuak opera garaikidea eskaini du Amaia Udal Antzokian. Formatu anitzeko ikuskizuna da, baliabide bisualak (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa), mugimenduak, literaturak eta bertsoak baliatzen dituena. Ildo honetan, 'Mila Lasturkoren eresia' izeneko hileta-kanta eskaini du, hil-kanta...

Master Cup-eko Arrasateko finalean Arrizabalaga-Erasun eta Etxegarai-Gaminde ariko dira

Finala Uarkapen martxoaren 17an ospatuko da (domeka). Bi bikoteek finalera sailkatzeko Beitia-Mendizabal eta Aldai-Bergara kanporatu behar izan dituzte. Framea: EITB. Elite mailako bi finalerdiak gaur Elgoibarren jokatu dira, bertako ikastolaren frontoian, eta emaitzak ondokoak izan dira: Arrizabalaga - Erasun 22 eta Beitia - Mendizabal 14 / Aldai - Bergara 16 eta Etxegarai - Gaminde 22. Laboral Kutxak ekonomikoki babestutako lehiaketaren finala Uarkapen jokatuko da. Albistea osatzen gabiltza

Ointxek San Ignacio luzapenean garaitu eta sailkapenean aurreratu du

Mondragon Unibertsitateak partiduko minutu askotan atzetik joan da, baina azken minutuan markagailuan aurreratu da (64-63). Gainera, luzapenean hobeto aritu da, eta sailkapeneko 3. postura igo da. https://youtu.be/7kBIVZXI_mM 'Arri'k ondorengo bostekoa kantxaratu du partiduari ekiteko: Naia Badiola Iriarte, Naroa Zabala Gabilondo, Izar Bedia Delgado, Oihane Sarasti Garikano eta Naroa Garai Markuleta. Lehen laurdena iruindarrentzat izan da, eta 15-26 aurreratu dira markagailuan. Baina bigarrenean Mondragon Unibertsitateak aldea murriztu du, eta atsedenean markagailua 38-40 izan da. Hirugarrenean ere gure taldea atzetik...

‘El triángulo de las Bardenas’ liburua Arrasaten aurkeztuko da

Liburuaren egilea Santi Lorente tuterarra dugu, eta Kulturateko aurkezpenean arituko da, martxoaren 5ean, datorren asteartean. Kartela: 'Tatxo' Talledok bidalita. Lan hau zientzia fikzioaren eta nobela historiakoaren artean dago, eta Europako 1930-1940. hamarkadetan girotuta dago, besteak beste, 1936ko estatu kolpearen ondoriozko gerran. Liburuaren idazlea Santi Lorente da (Tutera, 1963) arlo ugaritan aritutakoa: 80. hamarkadetan rock talde baten abeslaria, nekazaria, eskulangilea, sindikalista eta azken urteetan Udaleko langile. Iritzi-artikulu ugari idatzi ditu hedabideentzat, literatura lehiaketetan parte hartu du, eta Tuterako...

Furgoneta elektriko bat obretarako erostea aztertzen dabil Udala

Udalak azaldu du obrak lantaldeko "14 ibilgailuetatik 5 ibilgailuk 20 urteak gainditu dituztela". Udal-gobernuak onartu du ibilgailu elektrikoa erostea 42.500 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne). Argazkia: MB artxiboa. Udalak azaldu du "gaur egun, obra lantaldeko parke mugikorra nahiko zaharkitua dagoela. Hamalau ibilgailutik, bost 20 urteak gainditu dituzte, eta hauetariko bat (8967 CDR matrikuladuna) ordeztea da helburua". Era berean, hiru ibilgailu "15/20 urte tartean daude, bost 10/15 tartean eta bakarrak hamar urte baino gutxiago ditu". Ordeztea proposatzen den ibilgailua gasoliozko...

Tramiteak eta dolua aztertuko ditu Amaidoluak antolatutako hitzaldiak

Hizlaria Aizpea Mujika aditua izango dugu, eta hitzaldia datorren ostegunean izango da, otsailak 7, Kulturaten. Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Amaidolua. Hitzaldiaren izenburu osoa ondorengoa da: 'Nola bizi ditugu egin beharreko tramiteak doluan gaudenean'. Hizlaria Aizpea Mujika izango da, "bankako zuzendariordea, Gestalt Terapia, Dolua eta Trauma Egoeretan Masterra, IPIR (Instituto Duelo y Pérdidas) eta Verdini dantza taldeko kide". Hitzaldia martxoaren 7an izango da (osteguna) arratsaldeko 18:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Antolatzailea Amaidolua elkartea dugu, eta laguntzaileak San Felipe Elkarlaguntza...
spot_img

LABURRAK

- Advertisement -spot_img
- Advertisement -spot_img

AZKEN 7 EGUNETAN IKUSIENAK

AZKEN BIDEOAK

- Advertisement -spot_img

ALBISTEAK

KULTURA

KIROLAK

AUZOAK

IRITZIAK