AGENDA
Agenda
AED – ‘HITZEN AHAIREA’ HITZALDIA: abenduak 12
Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak eskainiko diguten “Hitzen ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?” hitzaldi-musikatuarekin. Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal...
Agenda
‘UDALATX, URA ETA ATXA’ DOKUMENTALA: abenduak 16
18:00etan Arrasateko Amaia antzokian estreinaldia egingo dugu euskaraz eta 19:00etan bigarren emanaldi bat egingo da gaztelerazko azpitituluekin. Besaide Mendizale Elkartearen UDALATX, URA ETA ATXA...
Edari freskagarriak ezberdintzeko lehiaketa jokatu da Taupan
Mondraberri - 0
Argazkiak: Antolakuntzatik. Atzo, igandea, umore klabean, edari freskagarriak ezberdintzeko lehiaketa izan zen Otalorako tabernan. Antolakuntzatik atzo azaldu zuten bezala, "norgehiagoka bizia izan da gaur arratsaldean Taupa tabernan". "Txomin Arriaranek erraz zanpatu ditu beste lehiakideak eta garailea izan da, bere dastatze abilezia erakutsiz. Bejondeizula Txomin!".
‘Pentsatzen dut edo pentsatua naiz?’ ekitaldia antolatu du AGEAPk
Mondraberri - 0
Askatasunaren eta Giza Eskubideen Aldeko Plataformak zine-foruma antolatu du, abenduaren 15rako. Ekitaldia Kulturateko Loramendi gelan izango da. Kartela: AGEAP. Herri-plataformak azaltzen duenez duela zenbait urte "askatasuna eta eskubideak defendatu, zaindu eta gizarteratzeko asmoz, sortu zen plataforma". Plataformako partaideak, "giza eskubide, filosofía, etika, moral eta bioetikaren inguruan formakuntza etengabea jasotzen dugu. Beraien misioarekin bat datozen hitzaldi,bilera, aurkezpen eta elkarrizketak antolatzen ditu, profesional nabarmenen eskutik. Besteak beste, Luis Miguel Ortega. Félix Rodrigo Mora, Angeles Maestro, Carlos Taibo eta Aitor...
Terrazen ordenantza, pentsiodunen mozioa,… aztertuko dira Plenoan
Mondraberri - 0
Ohiko bilkura bihar egingo da (abenduak 5) arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Hona hemen udalbatzarreko gaiak. Irudia: Udala, artxibokoa. 1.- 2023ko azaroaren 7ko bilkurari dagokion akta laburra irakurri eta onartzea. 2.- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza: Bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamendua aldatzeko hasierako onarpena. 3.- Biteri eta Laubideko aparkaleku-gunea ustiatzeko administrazio-emakidari dagokion 2024 ekitaldirako tarifak finkatzea. 4.- 2023ko Araudi Plana aldatzeko proposamena: Bide publikoa terrazekin eta bestelako instalazioekin okupatzea arautuko duen ordenantza berria sortzea. 5.- Galdaragin lanpostuen balorazioa...
Zaintza partekatua planifikatzeko, ANAKONek hitzaldia antolatu du
Mondraberri - 0
Gizarte-laguntzaile Olaia Aranak emango du hitzaldia Kulturaten. Ekitaldiaren izenburua ondokoa da: 'Hitz egin dezagun gure zaintzaz'. Irudiak: ANAKON. Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatu du hitzaldia, eta abenduaren 19an (martizena) izango da. Kulturateko areto nagusian egingo da. Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta hitzaldi honen laguntzaileak Arrasateko Udala, La Caixa Gizarte Ekintza eta Laboral Kutxa dira.
‘Udalatx’ dokumentala (lantaldean egina): “Mendi honek babes handiagoa merezi du”
Mondraberri - 0
Iban Ayesa eta Eñaut Iturbek zuzenduta, herritar ugarik parte hartu dute egitasmo honetan. Ikus-entzunezko lan honek Mendi Film Festival-eko Sail Ofizialera sailkatzea lortu du, Besaide elkarteak aurkeztuta. Mendiko argazkiak: Iban Ayesa eta Aitor Zubiaga. Egitasmo honen jatorria azaldu digu Iban Ayesa Azkoagak, ikus-entzunezkoetan profesional eta naturazale. Ildo honetan, bere zaletasunaren inguruko bideoen kanala ikusgai eta gozagai dago. Ibanek azaldu digu egitasmo kolektiboa izan dela 'Udalatx, Ura eta Atxa' eta egitasmoa abiatu aurretik "nik baneukan Udalatxen inguruko dokumental...
110 lagun inguru aritu dira ‘Euskara eta kulturartekotasuna hezkuntza-komunitateetan’ jardunaldian
Mondraberri - 0
Beheko testua eta argazkia: MU Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako Euskara eta kulturartekotasuna hezkuntza-komunitateetan jardunaldiaren bigarren edizioan 110 lagunek hartu dute parte. Eskoriatzako campusean egindako topaketan, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMAko) kide diren zenbait udalerritako hezkuntza-komunitateetan azken bi urteotan gauzatzen ari diren esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte parte-hartzaileek. Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko ekimena 2021ean jarri zuten abian Zaldibian, eta iaz Zestoa, Aizarnazabal, Ondarroa, Ibarra eta Leitza batu ziren, UEMArekin elkarlanean. Aurten beste 14...
Gazteen euskararen erabileraren hitzaldia eskaini dute Arratibelek eta Garciak
Mondraberri - 0
Goienagusik antolatuta, ‘Gazteak eta euskara: hizkuntza-hautuak eta hizkuntza-jarrerak’ hitzaldia eskaini dute Nekane Arratibelek eta Letizia Garciak gaur goizean, Kulturaten. Goizeko 10:00etan izan da Kulturateko areto nagusian eta jende asko bertaratu da. Bertan, Euskal Herriko eta batez ere, gazteen euskararen erabilera ohituren inguruan egindako azterketa azaldu dute. Nekane Arratibel eta Letizia Garziak, HUHEZIko irakasleek eman dute hitzaldia. Nekane, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateko irakasle-ikertzailea. Psikologian lizentziatua eta doktorea. Letizia, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta...
Ibai-Arteko Gabonetako 50 otarren zozketa hemen da
Mondraberri - 0
Arrasateko elkartetik azpimarratu dute "Aspacerekin elkarlanean jarraitzen dugula", eta "Merkataritza solidario eta jasangarriaren arrastoan jarraitzen dugula". Beheko testua eta kartela: Ibai-Arte. Laster dira hemen Gabonak, eta Ibai-Artetik, urte osoan zehar egin dugun bezala, garai berezi hau ere zuekin ospatu nahi dugu, gure bezeroekin, urteroko Gabonetako otzarak zozketatuz. Hori dela eta, abenduaren 18a bitartean, kalitatezko produktuez osatutako Gabonetako 50 otzara zozketatuko ditugu!! Aurten ere produktuak Aspaceko gure lagunek egindako zumezko saskian datoz!! Sustrai Fruta Dendak egindako otarreei dagokienez, honako...
Auto batek herritar bat harrapatu du Maiatzaren 1a plaza inguruan
Mondraberri - 0
Argazki: Herritar bat. Gaur goizean, 8:40 aldera izan da istripua, Maiatzaren 1 plazako inguruko zebra-bidean. Auto batek herritar bat harrapatu du bertan. Ertzaintzak azaldu duenez, udaltzainak eta anbulantziako langileak bertaratu dira, eta herritarra larrialdietara eraman dute.
Abenduaren 12an, hitzaldi musikatua Kulturolan, AEDk antolatuta
Mondraberri - 0
Goiko irudiak: mintzalasai / Beheko testua eta kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun AEDren urteurreneko jai nagusia zapatuan egin eta gero, beste kultur proposamen batekin gatoz, abenduaren 12rako. Gotzon Barandiaran idazlea eta Rafa Rueda musikaria izango ditugu gonbidatuak, Hitzen ahairea: zeri kantatzen diogu euskaldunok? hitzaldi musikatuarekin. Barandiaranek eta Ruedak garai guztietako euskal idazle eta musikarien lanetara jo dute, Euskal Herria zelan kantatu duten eta kantu horiek euskaldunon imaginarioan zelako eragina izan duten aztertzeko. Kantu horien lagin bat ekarriko dute...