2.6 C
Bergara
osteguna, 25 uztaila, 2024

AGENDA

ARRASATEKO NAGUSIEN KONTSEILUA V.URTEURRENA: uztailak 15 – irailak 28

Arrasateko Nagusien Kontseiluak, V. urteurrenean, honako egitarau hau antolatu dute uztaila eta irailerako. Uztailaren 15etik 19ra Kapelak egiteko tailerrak antolatu dituzte Anakon-en, Nafarroa etorbidean,...

UDAZABAL EGITARAUA: ekainaren 28tik uztailaren 30era

Egitarauari lotutako albistea: Udazabal ekimena eskaintza zabalarekin dator

FRESKURA EGITASMOA: Uztailaren 1etik 26ra

Egitasmoari lotutako albistea: Irakurketa kluba izango da Freskura egitasmoaren berrikuntza nagusia

Hamalau tabernako Tourreko I. Porraren sariak banatu dira

Zerkaostetako establezimendu honek, Giroko Porraren esperientzia onaren ostean, Tourrekoa antolatu du, eta izen-emate kopurua handitu da: 214 izen-emate. Pogacar izan da nagusi Tourrean, eta gaur porrako 10 jokalari onenak saritu ditu Hamalau tabernak. Hamalau taberna, kafetegi eta ardotegiak aurten lekukoa hartu dio Monte tabernari, itzuli handienetako porren antolaketan. Horrela, aurtengo maiatzean Hamalauko I. Giroko Porra egin zen eta guztira 124 izen-emate izan ziren. Esperientzia horretan oinarrituta, Hamalauk Tourreko porra ere antolatu du, eta parte-hartzea handitu egin da:...

Banana Shake taldeak bigarren diskoa kaleratu du: ‘Bidea non da?’

Talde arrasatearraren lan berria 6 abestiz osatuta dago; 4 abesti propio eta 2 bertsio. Goiko argazkia: MB artxiboa / Beheko irudia: Edurne Kortabarria. Gazte arrasatearrek azaldu dute diskoa "aurtengo neguan sortua eta Mikel Arriaranen laguntzarekin grabatua" izan dela. Hona hemen sei abestien izenak: 1. Bidea non da2. Zurea da3. Ez al zaizu iruditzen4. Piztien sehaska5. Pisando fuerte6. Eroriko dittuk Gainera, diskoaren diseinua Edurne Kortabarriak egin du, eta oraingoz (uztailaren 24an) "Spotifyen dago entzungai eta hurrengo egunetan plataforma guztietara...

Atxabalpe bete egin da Eibar eta Barakaldoren arteko lagunartekoan

Atxabalpeko futbol zelaia bete egin da Eibarrek eta Barakaldok jokatu duten lagunartekoan. Eguzkia eta giro ederra aprobetxatuz, batez ere Eibarretik etorritako hainbat zalek partidaz gozatzeko aukera izan dute. Partidari dagokionez, ez da ustekabekorik izan, 3-0 gailendu zaio talde armagina Barakaldori. 12. minutuan aurreratu da Eibar Slavyren golarekin. Hortik aurrera, Eibar abaintaila kudeatzen hasi da eta partida parekatua eskaini dute bi taldeek bigarren zatia hasi bitartean. Bigarren zatian ordea gauzak aldatu dira, Eibarrek 2...

Zuzenketa: Sarrera doakoa izango da Ines Osinaga Urizar eta taldekideen kontzertuan

Argazkia: Itsasoa da bide bakarra. Mondraberrik atzo nahi barik okerreko datu bat zabaldu zuen, adieraziz kontzerturako sarrerak erosi behar zirela. Sarrerak, ordea, doakoak izango dira. Sentitzen ditugu eragozpenak. 'Itsasoa da bide bakarra' kontzertua uztailaren 27an gaueko 22:00etatik aurrera izango da Monterron parkean. Giro euritsua eginez gero, Amaia Udal Antzokian izango da. Udaleko Kultura Sailak antolatuta, sortzaile, musikari eta ikertzaile arrasatearrak Kubako kideekin kontzertua egingo du 'betaurreko moreak' jantzita, Udazabal egitarauaren baitan.

EAJ Arrasate errepideko zarata akustikoa murriztearen alde agertu da

Testua: Arrasateko EAJ Arrasateko Eusko Alderdi Jeltzaleak txalotu egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bide Azpiegituretako Departamentuaren bitartez, Arrasateko saihesbidean pantaila akustikoak jartzeko hartutako erabakia, ospitaletik San Josepe eremuko etxebizitzetara. Neurri hau trafikoaren zaratak nabarmen murrizteko diseinatuta dago, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko. Legegintzaldiaren hasieratik, Arrasateko EAJ-PNVk aktiboki lan egin du gai horretan, herritarrei zuzenean mesede egingo dieten hobekuntzetan inbertitzeko beharraz konbentzituta. "Gure jendearen bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko inbertsioa da hau, eta Aldundiarekin eskertuta gaude erabaki proaktibo hau hartzeagatik",...

Ur-ihesa gogoan, ordezko hoditeria egiteko pausua eman du Udalak

2002an ihesaldi larria izan zen Arrasate urez hornitzen duen hoditeria nagusian. Holakoak saihesteko, ordezko hoditeri eta deribazio bana egitea beharrezko ikusten du Udalak. Hartara, Udal-Gobernuak onartu berri ditu proiektuaren idazketa eta balizko obren zuzendaritza. Planoa: Arrasateko Udala.Arrasateko Udalak gogora ekarri du "Zalduspeko depositutik irteten den Ø500 hodia apurtu egin zela eta Arrasate osoko ur-hornidura kolokan egon zela". Halaber, kontuan hartzekoa da "hodi hau berriro apurtuko balitz, hornidura bermatuko duen bigarren hodi bat beharrezkoa dela". Horretarako, Udalak...

Uarkapen eguzki-plakak hornitzea eta jartzea onartu ditu Udal-Gobernuak

Horretarako, lizitazioa ireki du eta instalazio fotovoltaikoa prest izan beharko da "2025eko martxoaren 31 baino lehen". Onartutako aurrekontua 169.500 eurokoa da (BEZ barne). Mantentze prebentiboko lanak ere zenbateko horretan sartzen dira. Udal-gobernuak uztailaren 18ko bileran onartu egin ditu eguzki-instalazio fotovoltaikoaren hornitzea eta instalatzea. Instalazio honek eguzki-plakak izango ditu eta 137,36 KWP-ko potentzia energetikoa izango du. Eraikinaren goialdean jarriko da eta argindarra era iraunkorrean lortuko du. Kontratuak ere barne hartzen ditu "instalazio fotovoltaikoan egin beharreko mantentze prebentiboko lanak, eskainitako...

Debagoieneko Gurutze Gorriak amaitu du Urrezko Zozketako partaidetzen salmenta

Artxiboko argazkia eta beheko testua: Debagoieneko Gurutze Gorria. Partaidetzen salmentarekin bildutako funtsak prebentzio- eta larrialdi-zerbitzuak mantentzera eta hobetzera bideratuko dira, bai eta Debagoienean garatutako proiektu soziosanitarioetara eta esku-hartze sozialekoetara ere. Zure zenbakia saritua izan den egiaztatu ahal izango duzu www.cruzroja.es/sorteodeoro/ webgunean edo zuzenean San Prudentzioko Debagoieneko Gurutze Gorriaren egoitzan. Debagoieneko Gurutze Gorriak amaitutzat eman du partaidetzak saltzeko kanpaina, atzo, uztailaren 23an, egin zen Urrezko Zozketa tradizionalerako. "Asko eskertzen dugu partaidetzak erosiz jaso dugun laguntza guztia, Gurutze Gorriaren...

Artilusio antzerkia eskaini du Markeliñek Seberon

Gaur arratsaldean, uztailak 23, Artilusio izeneko haur antzezlana eskaini dute Markeliñe konpainiaren eskutik Seber Altube plazan. Antzezlan hau Udazabal egitarauaren baitan antolatu dituzten kaleko kontzertu eta antzezlanetako bat da. Udazabal amaitzeko oraindik pare bat kontzertu falta dira baina gaurkoa izan da azken antzezlana. Eguraldi apartarekin, jende mordoa bildu da bertan. Artilusio antzezlanari dagokionez, Greta izeneko adineko emakume bat izan da protagonista. Gretak irudietan ikusi daitekeen makina berezia maneiatu du, funtzionatzeko liburuz elikatzen dena. Artilusio,...

MU Ointxe taldeen egituraketa lanean murgilduta dago

Testua eta artxiboko irudia: Ointxe Mondragon Unibertsitatearen talde nagusiak ari dira denboraldi berria prestatzen. Denboraldia urriaren 5ean hasiko da ofizialki eta dagoeneko ezagutzen dira 3. mailako debutean Mondragon Unibertsitateko neskek aurkari izango dituzten taldeak. Taldeari B multzoan lehiatzea egokitu zaio eta ondorioz, 4 bidaia egingo dituzte Kataluniara, 2 Galiziara, 2 Gaztela-Leonera, 1 Asturiasera, 1 Mallorcara, eta bana Galdakaora, Logroñora eta Iruñeara. Hauek dira LF2 ligan aurkari izango dituzten taldeak: Talenom Boet Mataró (Mataró) Romakuruma U.E Mataró (Mataró) Geieg Pacisa (Girona) CEEB Tordera...
spot_img

LABURRAK

- Advertisement -spot_img
- Advertisement -spot_img

AZKEN 7 EGUNETAN IKUSIENAK

AZKEN BIDEOAK

- Advertisement -spot_img

ALBISTEAK

KULTURA

KIROLAK

AUZOAK

IRITZIAK