Zuztarrak Errotuzek bi hitzaldi eskainiko ditu udaberriko zikloan

0
192

Zuztarrak Errotuz elkarteak udaberriko hitzaldi zikloa antolatu du. Elkarte honen helburua, duela 14 urtetik hona, Euskal Herriaren historia euskaldunen ikuspuntutik kontatzea da.

Bi hitzaldi antolatu dituzte apirilean zehar. Apirilak 17an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Kulturateko areto nagusian, Juan Martin Elexpuru ,euskal idazlea, filosofo eta itzultzaileak ‘Iruña eta Veleia: Auzia lehertu eta 15 urtera’ hitzaldia eskainiko du. Bestalde, apirilak 24an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan eta Kulturateko areto nagusian ere, Eneko Bidegain euskal idazle eta kazetariak ‘Lurraldea eta herria’ hitzaldia emango du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen