Zurutuzak enkante solidarioa jarri du martxan

0
1267

Talde txuri-urdinari agur esatearekin batera, oraingoan ere, Mundukidek martxan dituen elkartasun programekin bat egin nahi duela adierazi du jokalariak eta honetarako Ebay Solidarioaren bitartez, uztailaren 21etik 28ra bitartean,  kirol ibilbideko artikulu preziatu batzuk jarriko ditu enkante solidarioan.

Artikulu horien artean, 2017an Europa Liguen sartzeagatik jasotako erlojua, sinatutako 17 zenbakidun kamiseta eta botak, errealaren partida bat ikusteko 2 sarrera VIP eta berarekin batera Anoetako instalakuntzak eta partidu bat ikusteko 4 gonbidapen aurkitu ahal izango ditu enkantean parte hartzen duen edozein pertsonak.

Beraz Mundukiderekin solidario izatearekin batera David Zurutuzaren artikulu preziaturen bat eskuratu nahi izanez gero, adi ibili eta egin zure eskaintza!

David Zurutuza, errealeko futbol jokalaria, beti egon da Mundukide Fundaziotik oso gertu. Izan ere,  Hendaiarrak sentsibilitate berezia du  elkartasun ekintzetan parte hartzeko. 2015ean Mundukidera bazkideak erakartzeko “Batu Taupadara”  kanpainako “aurpegia” izan zen eta bi urte beranduago “Lagundu irabazten”, Mozambikeko programaren aldeko SMS kanpainara batu zen beste euskal kirolari askok egin zuten bezalaxe.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen