Zuri-gorri Egunak zaleak batu ditu eta Andoni Gorosabel ‘Goros’ omendu du

0
4188

Imanol Etxeberria Peñak Andoni Gorosabel jokalari arrasatearraren gurasoei oroigarri bat oparitu die. Bai gurasoak baita antolatzaileak ere gustora izan dira omenaldian. Ordu hauetan Athletic zaleak eguna jai giroan ospatzen dabiltza.

V. Gipuzkoa Zuri Gorria Eguna dugu gaurkoa eta aurten lehenbiziko aldiz Arrasaten ospatzen da.

Antolakuntzan Imanol Etxeberria Peñak dihardu, eta hainbat zale Buenuena taberna inguruan batu dira eguerdian.

Bertan prestaturiko lunchaz gozatu dute, eta ekitaldian hemengo peñak oroigarri bat eman die Andoni Gorosabel Espinosa jokalariaren gurasoei.

Izan ere, peñako lehendakaria Agustin Arregik oroigarria eman die Ana eta Roman gurasoei.

Aita-amek “oso pozik jaso dugu oroigarria”, eta baieztatu dute Andoni “oso gustura dabilela Athleticen. Hasiera gogorra izan zen baina poliki-poliki bere tokia egin du taldean”.

“Gainera Andonik nahi zuen Euskal Herrian jokatzea, eta beraz helburua bete egin du. Errealean ondo aritu zen, Gasteizen ere eta orain Athleticen oso ondo”.

Kontuan hartzekoa da defentsa arrasatearrak 2024/2025ean Athleticekin Champions Leaguera sailkatzea lortu duela.

Oroigarriak Anjel Peñagarikano Labaka bertsolariaren olerki bat dauka, Besaideren omenezkoa, baita Besaideko monolito berrienen irudi bat ere.

Agustin Arregi lehendakariak baieztatu ditu peñan “oso harro gaudela arrasatear bat Athleticen jokatzeaz, oso pozik gaude”.

Bere garaian ere sentimentu berberak izan zituzten Imanol Etxeberria atezain arrasatearrak talde zuri-gorrian jokatzean. Ildo honetan, Imanolek berak bat egin du Zuri Gorri egunarekin.

Jokin Zaitegi plazako luncharen ostean, Athletic zaleak poteoan dabiltza, eta peñak bertaratutako guztiei eskerrak eman dizkie.

Ondoren, Jokin Zaitegi enparantzara itzuliko dira eta bazkari herrikoiarekin gozatuko dute.

Orain poteoan dabiltza tabernarik taberna, eta azpimarratzekoa da Imanol Etxeberria atezain ohia ere bertan dela.

Ondoren, bazkari herrikoia ospatuko dute Jokin Zaitegi plazan bertan, Buenuenaren kanpoaldean. Zorionak ‘Goros’ eta gurasoak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen