Zuntza2021ek salatu du zuntzik ez dagoela “Iturriotz, Maala, Juan Carlos Guerran,…”

1
816

Beheko testua eta artxiboko argazkia: Zuntza 2021.

Hauteskunde garaian gaudela jakitun, eta hein handi batean horrexegatik, Zuntza 2021etik idatzi hau ateratzeko beharra ikusi dugu, herritarrei zuntz optikoaren instalazioari dagokion egoera zein den azaltzeko.

Erdiguneko auzotar ugariren babesarekin, ekimen honek zuntz optikoak 2021ean instalatzeko eskaria egin zuen. Udal-gobernuak, alkatea buru, 2022ko maiatzerako erdigune osoan zuntza martxan izango genuela agindu zuen publikoki komunikabideetan.

Gaur-gaurkoz, zuntza ez da martxan, gutxienez, Iturriotzen, Erdiko Kalean, Olarteko zati handi batean, Maalan, Juan Carlos Guerra kalean, Kanpatorpean… Lanak agertu eta desagertu egiten dira, eta ikaragarri poliki doaz. Era berean, urtetik urtera digitalizazioaren exijentziak handiagoak dira, eta Alde Zaharra itzaltzen ari da; dendak eta zerbitzuak ixten ari dira, hein batean ezin diolako erronka horri aurre egin gaur egungo baldintzetan, Interneterako sarbide egoki barik.

Gure etxeetan ere ez da erraza egoera, lanerako, eskolako jarduerak egiteko eta aisialdirako Internet ezinbestekoa da gaur egun, eta familia askok ezin dute horietako bakar batean ere egoki jardun, instalazioa guztiz zaharkituta dagoelako dagoeneko.

Zuntzaren arazoa Alde Zaharrarekiko erakusten ari diren utzikeriaren adibide bat besterik ez da. Bertan lan egiten dugunok eta bizi garenok duintasunez bizi nahi dugu.

Iruzkin 1

  1. Udal gobernu honen beste promesa faltsu bat. Kalean uso (museoak, Tourra, …), etxean otso (herritarren beharrak bost).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen