Zuntza2021ek aholkatzen du “Udaletik iritsitako gutuneko jarraibideak betetzea”

0
644

Beheko testua eta logoa: Zuntza2021.

Zer egin behar dugu?

Askok dagoeneko badakizuen bezala, Arrasateko Udala hasita dago AldeZaharrera gutunak bidaltzen atari bakoitzeko jabeek baimena eman diezaioten Masmovili zuntz optikoaren instalaziorako behar diren lanekin hasteko. Zuntza2021 taldetik berri ona dela uste dugu, baita Alde Zaharreko konektibitate txarrarerako konponbidean urrats erabakigarria dela ere. Badirudi, hainbestetan eskatu duguna azkenean lortzen hasi garela.

Hala ere, antza denez, zalantza batzuk ere sortu dira atari batzuetan, eta horregatik, Zuntza2021 ekimenetik, herritarrei dei egiten diegu Udaletik iritsitako gutunean adierazten diren jarraibideak betetzeko, zuntz optikoa ahalik eta azkarren erabilgarri izate aldera.

Hortaz, deia luzatzen diegu gutuna jaso duten guztiei, baimena emateko formularioa lehenbailehen bete eta horien argazki edo kopia eskaneatuak bidal ditzaten gutunean jartzen duen helbide elektronikora edo whats app kontaktura.

Behin baimena jasotzen dutenean, Masmovil-Zener taldeko ordezkariak ataririk atari joango dira, toki bakoitzean instalazioa nola egin erabakitzeko, bizilagunekin batera adostuta.

Guztiok batera lan eginez, aurrerapenak azkarragoak izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen