ZUNTZA2021 taldearen eraketa aurkezteko prentsaurrekoa egingo dute martxoaren 30ean

0
656

Zuntza2021 taldeak eraketa prozesua burutu du eta ekimen fase berri bati ekingo dio. Hori aurkezteko eta aspalditik datorren Alde Zaharreko aldarrikapen honen harira Udalarekin dauden elkarrizketen berri emateko eta egingo diren ekimenak komunikatzeko, prentsaurrekoa egingo da datorren asteartean, martxoaren 30ean, arratsaldeko 18:30ean Herriko plazan.

Prentsaurrekora gonbidatuta daude, taldearen partaide izango garenok ez ezik, zuntz optikoa lortzearen aldeko erdiguneko herritarrak ere, eskaera honek duen babes zabala irudikatzea ideia ona izan daitekeelakoan.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu gure taldeak aurrera jarraituko duela, lanean nahiz saretzen; zuntz optikoa gurean errealitate operatiboa izan arte, eta horretarako, helburu horrekin bat egiten duten eta internet konexio duinik gabe dauden herritarrak gonbidatzen ditugu, berriz ere, gurekin harremanetan jartzera zuntza2021@gmail.com helbidera idatziz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen