Zuntza2021 talde eratuak bileren berri eman du eta mobilizaziora deitu du

0
1066

Alde Zaharrean ere zuntz optikoa irailerako jar dadin, Zuntza2021 taldeak eraketa prozesua burutu du azken bi hilabateetan. Bide honetan “auzotar ugarirekin elkartzen eta udalarekin hitz egiten egon gara”.

Ekimen hau 25etik gora pertsonak osatzen dute, eta hiru lantaldek osatzen dute: “komunikazioa lantaldea, instituzioekiko harremanen lantaldea eta gainerakoak dinamizatzeaz arduratuko den koordinazio mahaia”.

Prentsaurrekoan jakitera eman dute Udalarekin egindako bi bileretan “borondate ona ikusi dugun arren eta Movistar eta Masmovilekin hitz egin duten arren, ez zaigu eman zehaztasunik aurrera begirako egitasmoetan, eta horixe da auzokideok eskatzen duguna hain zuzen ere”:

“Konpromiso zehatzak eta epeak, zuntz optikoa aurtengo irailean ipinita egotea helburu izanik”. Hala ere, ekimen hau “ez da geratuko kritikan, eta udalarekin lan egiteko gogotsu gaudela ere adierazi nahi dugu, sor daitezkeen zailtasunak gainditzeko, atarteetako arduradunekin hitz egiteko eta Alde Zaharreko bizilagunekin adostasunak zabaltzeko”.

Apiriletik aurrera, “ekimen berriekin hasiko gara. Hasteko, apirilaren 16ra begira, ostiralez, arratsaldeko 20:00etarako, dei egiten diegu herritarrei herriko plazan elkartzera, gaiak guztiontzat duen larritasuna ikusarazteko”.

Hemendik aurrera “gure aldarrikapenei ikusgarritasun eta oihartzun handiagoa ematen ahaleginduko gara, beraz. Guk iparra argi daukagu: Zuntza erdigune osoan behardugu, 2021eko irailerako. Hori da gure eskaera eta exijentzia”. Harremanetan jartzeko zuntza2021@gmail.com helbidera idatz daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen