Zuntza 2021 taldeak zuntz optikoaren beharra erdigunean aldarrikatuko du ostiralean

0
694

Testua: Zuntza 2021.

Zuntza 2021 taldea aurkezteko martxoan egin genuen prentsaurrekoan esan bezala, apirilaren 16an, ostiralean, herriko plazan bilkura jendetsua egitera gonbidatzen ditugu erdigunean zuntz optikorik gabe bizi diren edota lan egiten duten herritar guztiak, arratsaldeko 20:00etan.

Zuntza jartzeko negoziaketetan parte hartzen ari diren alde guztiei gogorarazi behar diegu gai hau konpontzen ez den bitartean, Arrasateko milaka herritar dabiltzala lan egin eta ikasi ezinik, gaur egungo teknologiak sortutako premiak asetuko dituen konektagarritasun egoki barik. Arazo honi lehentasunez eman behar zaio konponbidea.

Horregatik, eta irtenbidea 2021eko irailerako behar dugulako, zuntz optikoaren aldarrikapena gaurkotasunaren erdian ipintzea eta ostiralean ahalik eta jende gehien batzea komeni da.

Gogoan izan: ostirala, hilak 16, 20:00etan, Herriko plazan.

Bertan ikusiko dugu elkar!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen