Zuntz optikorako obren kontratuak “2 urteko iraupena” izango du

0
467

Udal-gobernuak onartu du ere obra hauen aurrekontua ia 284.000 eurokoa izatea (BEZ barne). Lan hauetan “esku-hartze bakoitzerako gehienezko epea 2 hilabetekoa” izango da.

Argazkia: MB artxiboa.

Obra hauen helburua izango da Alde Zaharrean zuntz optikoa jartzeko “behar den obra zibila exekutatzea”, telekomunikazio zerbitzuak eskaintzen dituzten “enpresek zuntz optikoaren zerbitzua” eskaintzeko “beharrezkoak diren instalazioak jar ditzaten”.

Horrela, azaroaren 11n Udal-gobernuak onartu egin du Arrasateko Alde Zaharrean zuntz optikoaren sarea zabaltzeko proiektua.

Bilera horretan onartu du obren kontratuaren “aurrekontua 234.978,82 € BEZ barik (284.324,37 € BEZ barne)” izatea.

Era berean, zehaztu du kontratuaren iraupena “2 urtekoa” izango dela gehienez, eta “esku-hartze bakoitzerako gehienezko epea 2 hilabetekoa”.

Udal-gobernuak berriro adierazi du “Udalak lanean jarraituko duela” zuntza jartzeko eskaera egin ez duten atariekin.

Obrak egiteko interesa duten enpresek honezkero euren proposamena aurkez diezaiokete Arrasateko Udalari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen