Zuntz optikoa erdigunean [Testua: Eñaut Arriaran Villar]

21
1676

Telelana heldu dela eta gelditzeko etorri dela oso susmagarria den errealitate bat dela ikusten da. Azken bi hilabeteetan etxetik lanean ari garen familiak aldi berean lau pertsona konektatuta dexente gara. Hamabi urteko semea meet bitartez bilduta, hamar urtekoa barne plataformaz lanean, eta helduok zoom eta skypen bitartez konektatuta aldi berean. Horrelakorik gertatzen zaizue? Ba Arrasateko erdigunean bizi bazara ez dut uste, daukagun konexioa zonaldearen berbera baita: Erdi Arokoa.

Gure Udaletxeko planak egiten dituzuenongandik jakin nahiko nueke zenbat bizi zareten Ferrerias, Erdiko Kale edo Iturriotz kaleetan.

Arrasateko ondare historikoa zaindu egin behar da? Zaindu bakarrik ez, babestu, maitatu eta beragatik borrokatu egin behar da. Ikaragarri polita den Erdi Aroko almendra dugu, baina ez da bakarrik monumento eder bat. Eraikin historiko hauen pareten beste aldean pertsonak bizi gara eta gezurra irudituko zaizuen arren XXI. Mendean eta XXI. Mendeko beharrekin bizi garen pertsonak, gizabanakoak, familiak, ikasleak, irakasleak, inginariak, administrariak, okinak, musikariak…gara.

Alde Zaharreko eraikin bakarra omen dago zuntz optikoa duena. Ezetz asmatu zein den? Bai, halaxe omen da: UDALETXEA. Zerk pentsarazten dizue zuentzat ezinbestekoa dena herritarrontzat bigarren maila bateko pribilegioa dela?

Sarritan pentsatu izan dut udaleko teknikari eta politikarien betebeharra herritarron ongizatea dela eta zailtasunak agertzen direnean horiek konpontzea lehentasun bakarra direla. Badirudi geurean dagoen traba bakarra estetikoa dela, kableek fatxadetan sortzen duten inpaktu bisuala handia delako. Ba orduan lehentasuna izan beharko da arazo horri irtenbide bat topatzea, alternatiba bat aurkitzea.

Badakigu zer den Alde Zaharrean bizitzea eta ezagutu eta onartzen ditugu sortzen dituen trabak. Nahita bizi gara Alde Zaharrean eta harro gaude Alde Zaharrean bizitzeaz. Guk Alde Zaharra maite dugu. Ez da broma, kontzientziaz gai zarete hitz hauek asimilatzeko?

Hau guztia esanik eta jakinik pertsona askok eta askok berdina pentsatzen duela eskatu ez, exijitu egin nahi diot Udalari has dadila lehen bait lehen lanean sortu zaigun arrakala digitala egoera hain berezi honetan denbora galdu barik, konpontzen.

Ziur nago jaso dituzuela diputaziotik edo Eusko Jaurlaritzatik eskaerak ikasleen arteko arrakala digitala txikitzeko. Ziur nago gainera horretarako zerbait egin duzuela: txartelak banatu, wifi publikoaren seinalea handitu, sareak ireki… Ba hemen baduzue lanik.

21 IRUZKIN

  1. Izugarrizko odizea bada etxean konfinatuta egon beharra ta gainera tele lana egiten, pentsatu adsl bidez zer den egunerokotasuna….
    Lehentasuna baino gehio eskatzen det nik, prioridade bihurtzea…

  2. Arrazoi guztia daukazu!!! Ea oingoan gure udaleko gobernantiek azkar eta modu efiziente baten arazoari irtenbidea ematen dieten.

  3. Alde Zaharrean fibra jartzeko behin baino gehiagotan eskatu zaio gobernu honi. Eta dirudienez ez dago inolako asmorik horretarako. Ez dut nik esaten, baizik eta Anuska Ezkurra, PNVko zinegotziak, argi eta garbi adierazten du ez dutela inolako asmorik alde zaharrean wifirik jartzeko. Hara Anuskaren hitzak hurrengo notizian (notiziaren behealdean bi lerrotxo):

    https://mondraberri.eus/seber-altube-herriko-plaza-monterron-skatepark-eta-mojategin-ere-30-megako-wifia-jarriko-da/

    Anuska ez da Arrasaten bizi. Berari alde zaharra bost axola.

  4. Galdera batzuk….
    – Zeinen erabakia da, teknikuena edo politikuena?
    – Ibaiarte be aldea zaharrean dago,,, presionatzen al du?
    – Zenbat udal langile dabitz etxetik lanean?
    – Esango dau bateonbatek zer galtzen dan fibra jarriaz?

    Eurak ez dute arazorik eta besteok bost axola,,, ezin dou garajeik euki, ezin dou kotxerik guk nahi dogunien sartu, fibrarik ez,,, oin, ordaintzerakoan, igual edo gehiago….

  5. Erabaki guztiz politikoa da. Mariaren PNVk zera egiten du:

    Bere argazkietan teknikoak sartu erabakiak politiko ala teknikoak diren nahasteko. Fibra jartzeak suposatzen du inbertsio bat egitea alde zaharreko bizilagunen ongizaterako. Maria alde zaharrean bizi izango balitz seguru nago wifia aspaldi legokeela sartuta.

    Ibai Artek zein presio mota sartuko duen ez dakit, baina seguru nago Ibai arte asko kejatzen badela ematen dioten laguntza apurrak kenduko lizkioketela.

    Ahaztu fibra alde zaharrean jartzeaz, kostu handiegia da (obrak, zarata, dirua…) alkateari suposatuko dion argazkirako.

  6. Gurien be berdinetan gaz.
    Gaurko umieen meet saioak bertan bera abiadura falta gatik, arratsaldeko bi bileretan zailtasunak…
    Hau lotsagarria da!

    Alde zaharrean bizitzeak ez dau gure esateik ertaroan bizi biegarenik.

  7. Eta hori instituzioen lana da? Enpresa pribatu batek ez luke sartuko errentagarria balitz? Zenbat ume geratu dira teledozentzia saiorik gabe?

    • Portuondo, errentagarriak ez diren zerbitzu asko eta inbertsioa asko egiten ditu udalak. Mariak erabaki zuen alde zaharrean zerbitzu hau ez jartzea eta Anuskak horrela komunikatu zuen medioen aurrean. Alde zaharrean arazo potolo bat dago konexioarekin eta Arrasateko Udalak irtenbide bat eman beharko lioke horri, bere lana baita. 22.000 euro Arrasate/Mondragon jartzen duen biribilgune baten jartzeko ez daukazue arazorik, baina alde zaharreko bizilagunei konexio on bat bermatzeko aitzakiak soberan dituzue.

      Hemen errentagarria ez dena zuentzat zera da: inbertsio gehiegi dela (obrak, zaratak, dirua…) ematen duen reditu politikorako.

  8. Ba arazo honek ez du bat ere laguntzen herriaren garapen sozialean eta ekonomikoan, nire ustez. Konexio on bat ez izatea gaur egun guztiz atzerakoia da. Bai ikasteko eta baita lanerako ere behar beharrezkoak dira, ulergaitza da guztiz.

  9. Sinatzaileak benetako erabiltzaileak izango balira telefonia enpresa batek ez luke jarriko gusto handiz gainera?

    • Hori ez da egia, Portuondo. Enpresak ez daude prest halako inbertsio bat egiteko. Eta zu udalekoa izanik jakin badakizu askotan eskatu dela udalaren parte hartzea, eta ondo dakizu alkatea ez dagoela prest fibran inbertitzeko.
      Errespetua orain inoiz baino egoera okerragoa dauka eta konexioarekoin.

    • Nik izena eta bi abizenez sinatu dot iritzia artikuloa. Ni benetako sinatzailie naz. Nik ez dot udaletxeondo moruen sinatu. Telefonía enpresek lan hori egin nahi duten Edo ez? Benetan uste dozu telefonía empresa pribatu baten erabakixa dala? Nik galdetu dot eremu desberdinetan eta ez omen da hala. Erabaki político Edo teknikoaomen da. Baina hori da arazua mondrauko erabakixak portuen onduen hartzen diela: kostaldien. Ez ditxugu eguneroko erabiltzailiek hartzen. Susmua hartzen dot zure komentarixuekon badaukotzula holako arduran bat. Alde zaharreko talde batek hainbat pausu jarraitxu ditxugu: batek BAZen jarri dau kexa besteaktelefonia enpresetan. Lasai egon azkenean arartekoak erabaki beharko dau ea alde zaharrekoak bigarren mailakoak garen Edo ez. Ze hará ere iritsiko gata

  10. Ez dakit enpresa pribatu edo publiko batek jarri behar duen fibra. Baina argi dagoena da Arrasateko Udalak ez duela mugitxu ari bat ere ez arazo hau konpontzeko.
    Zetako behar dugu alkate bat gure arazoak konpontzen ez dituena? Ez da etxe bat edo bi, aldezahar osua da.
    Portuondo, ez zait zure jarrera gustatu. Ez utzi bezinoen menpe arazoa, ze seguru nago obrak egiteko udaletxeak zer esan handia edukiko duela.
    Lan gutxi ikusten dut.
    Enautekin guztiz ados.

  11. Eñaut: Mondragoeko alde zaharra ez da almendra bat, Udalaren web orrian gezur hori agertzen bada ere. Erromatar kanpamentu baten planoa du, Alfonso errege erromanistak agindu zuen bezala

  12. Guztiz bat gatoz Eñautek idatzitakoarekin. Olarte kalean ere egoera bera bizi dugu. Udaletxeak duen betebeharra da egoera hau lehenbaitlehen konpontzea,
    Eskerrik asko Eñaut.

  13. Orduan PERIaren araudian dago arazoa?Nortzuk izan ziren kableen arau estetiko hori onartu zutenak? Agian ondare artistikoa babestu nahi zuten alderdi politikoak..

  14. Baina zer ikusi du horrek? Arazoa konpondu badaiteke Udalak konpondu dezala. Guztiz inkongruentea da esate alde zaharraren biziberritzearen alde daudela, komertzio eta ostalaritza suspertzearen alde gero zuntz optikoari ez eta ez esaten zaionean.

    Gainera orain zabaldu da PERIa berraztertzeko epea eta PNVk ez du planteatu ere egin zuntza jartzea, Bilduk eta Elkarrekinek bakarrik. Goazen aurrera eta herritarrengan inbertitu eta ez haieste porlanean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen