Zuntz optikoa Alde Zaharreko etxe gehiagotan jartzeko, obrak “6 hilabete” luzatuko dira

0
237

Irudia eta beheko testua: Udala.

Hasiera batean 85 atarik eman zuten izena zuntz optikoa ezartzeko, baina lanek aurrera egin ahala zenbaki hori gehitzen joan da, eta 109 atarik izango dute sarbidea. Luzapena jasota zegoen hasierako kontratuan, eta lanak abuztuaren 26rako amaituta egon beharko dute.

Zuntz optikoa Alde Zaharrean hedatzeko obrak sei hilabetez gehiago luzatuko dira. Helburua etxebizitza gehiagotara zabaltzea izango da, eta auzoko etxebizitza eta komertzioei kalitatezko internet zerbitzurako sarbidea eskaintzea, hala baieztatu du gaur udaleko Hirigintza, Ingurumena eta Mugikortasun sailak.

Aurreikusitakoak baino eskaera gehiago

Zuntz optikoa Arrasateko Alde Zaharrean ezartzeko prozesua abiatu zenean soilik 85 atarik eskatu zuten zuntza beraien atartera sartzea. Lanak aurrera egin ahala etxebizitza komunitate berriak batzen joan dira, eta gaur gaurkoz, 109 atarik egin dute eskaera zuntz optikoa jasotzeko.

“Bizilagunen eskaera gehikuntza honi erantzuteko luzatuko ditugu epeak, betiere aurrez kontratuan jasotako terminoetan eta lanak 6 hilabetetako epean egin daitezen” azaldu du Garazi Etxeberria zinegotziak. Modu honetan, abuztuaren 26rako bukatu beharko ditu enpresak obra guztiak.

Lan hauek egitea suposatu dezake dagoeneko obrak amaituta dauden kaleetan berriz sartu behar izatea lanak egitera, esku-hartze txikiago batekin eta dagozkien atarietara egokitzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen