Zumaiako txapelketan eman dio bukaera 22/23ari Arrasate Eskubaloik

0
527

Argazkiak eta beheko testua: Arrasate Eskubaloi.

Azken urteetan gertatu bezala, Zumaian jokatzen den eskubaloiko hondartza txapelketarekin agur esan dio denboraldiari Arrasate Eskubaloi taldeak. Aurten, gure klubeko infantil mailako hiru talde lehiatu dira bertan, neskez osaturiko bi talde eta mutilez osaturiko talde bat.Bertan lorturiko emaitzak gutxienekoa izanik, egun ederra igaro zuten gure neska-mutilek, lehendabizi eskubaloiaz gozatzen eta, ostean, eguraldia lagun, uretarako bidea hartuz.

Denboraldia amaituta, Arrasate Eskubaloiren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu gure proiektua aurrera eramateko bidelagun izan ditugun entrenatzaile, guraso, bolondres eta babesle guztiei. MILA ESKER GUZTIOI!

Beteranoek partidua ekainaren 10ean

Santoñan 2012-13 denboraldian lortutako nazional mailarako igoeraren 10. urteurrena den honetan, zapatuan garai hartako jokalariek eta beste belaunaldi batzuetakoek lagunarteko partidua jokatuko dute Iturripeko kiroldegian. Ostean, elkarrekin bazkaltzera joango dira.

Udako kanpusa eta hurrengo denboraldiko izen ematea zabalik

Aurten ere Eskubaloiko Udako Kanpusa antolatu du Arrasate Eskubaloik. Bi txandatan banatuta egongo da, lehena ekainaren 27tik 30ra eta bigarren txanda uztailaren 3tik 7ra. Honekin batera datorren denboraldirako izen ematea ere zabalik dauka klubak. EMAN PASEA ESKUBALOIARI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen