‘Zuk ez duzu ordezkorik’ programa aurkeztu zaie gaur Arizmendi Ikastolako ikasleei

0
607

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ‘Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik’izeneko ekitaldi ibiltariek trafiko-istripuak prebenitzeko helburua daukate eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako kanpaina honetan, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte.

Gaur asteazkena, Arrasateko Arizmendi Ikastolan izan dira “Don’t be Dummy” bide-hezkuntza programa bertako gazteen aurrean aurkeztera. DBH4ko eta batxilergoko 200 ikasleri saioa eskaini diete Arizmendi Ikastolako Gaztelupe gunean, zuzenean.

Bestalde, ekitaldian zehar hiru lagunek testigantza pertsonalak kontatu dituzte: Mikel Larrañaga (Oñatiko parkeko suhiltzailea), Andres Castillejo (Arrasateko udaltzaingoa) eta Alaitz Arbilla (bizkarrezur-muineko lesioa duen neska). “Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute”.

Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 56 udalerritan egon da programa eta dagoeneko 141 saio burutu dira, horietan 161 ikastetxe ezberdinek hartu dutelarik parte. Orotara, 30.000 ikusletik gora eduki ditu “Don’t be Dummy” programak eta 87 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen