‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ antzezlana taularatuko dute gaur arratsaldean Amaia antzokian

0
426

Gaur arratsaldeko 17:00etan Amaia Udal Antzokian ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ antzezlana izango da ikusgai. Gorakada konpainak Jean Giono idazle frantsesaren ipuin alegoriko batean oinarritutako obra taularatuko du. ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizonak’ bi gizonen arteko topaketa kontatzen du. Alpeetako mendietan, Proventzatik gertu, haran desolatu bat baso bihurtzen ahalegintzen den artzaina, eta gazte bat bere buruaren bila.Topaketa horri esker, gazteak borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziaren armak direla jakingo du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen