Argazkia: MB artxiboa.
Zuhaitz Eguneko landaketa herrikoia Etxezarretan urtarrilaren 28ra atzeratu da larunbat honetarako (urtarrilaren 21erako) eguraldi makurra aurreikusten baita. Zuhaitz azoka urtarrilaren 21ean mantenduko da.
Ordutegia eta izen ematea urtarrilaren 28rako:
Goizeko 10:00etan hasiko da eta parte-hartzaileak Musakolako San Isidro elizatik abiatuko dira. Parte hartu nahi duten herritarrek 943 25 20 05 telefonoan eman behar dute izena. Gomazko katiuskak eramatea gomendatzen da.