Zuhaitz eguna ospatu da Seber Altuben

0
500

Zuhaitz Eguneko landaketa herrikoia urterrilaren 28an egingo da Etxezarretan.

Arrasateko Udalak antolatuta, gaur, larunbata, Zuhaitz Egunaren 10. edizioa ospatu da. Seber Altube plazan zuhaitzaren azoka egin da Zapatuko Baserritarren azokarekin.

Zuhaitz azokaren hamargarren edizio honetan, eta ohi bezala, parte hartu duten mintegiak goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:00etara jarri dituzte postuak Seber Altube plazan. Hauek dira aurten parte hartu duten bost mintegiak: Areitio (Zaldibar), Belar (Zaldibar), Etxeberria (Gatika), Lurberry (Zarautz) eta Ekoudalatx (Arrasate). Azokara hurbildu diren arrasatearrek fruta-arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategikoak, basoko fruitu txikiak eta fruitu ekologikoak erosi dituzte; gainera, bi zuhaitz-sorta zozkatu dira erosleen artean.

Zuhaitz Eguneko landaketa herrikoia

Zuhaitz Eguneko landaketa herrikoia Etxezarretan urtarrilaren 28ra atzeratu da larunbat honetarako eguraldi makurra aurreikusten baitzen.  Ordutegia eta izen ematea urtarrilaren 28rako:

Goizeko 10:00etan hasiko da eta parte-hartzaileak Musakolako San Isidro elizatik abiatuko dira. Parte hartu nahi duten herritarrek 943 25 20 05 telefonoan eman behar dute izena. Gomazko katiuskak eramatea gomendatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen