Zuhaitz Egunak izaera sinbolikoa badu ere, Arrasateko Udalak halako egunek duten garrantzia gogoratu du: «ingurumenaren aldeko kontzientziazioan orain ematen diren pausu txikiek garrantzia handia izan dezakete etorkizunean. Egun hau aproposa izan da familia giroan pasatzeko, eta batez ere, etxeko txikiei halako ekimenek duten ondorioa erakusteko. Izan ere, zuhaitz azalerak handitzea eta natura babestea eta zaintzea gure eginbeharra da orain, baina etorkizunean haien esku egongo da».
Zuhaitz feriaren bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa eta ohi bezala, Seber Altube plazan jarri dituzte postuak parte hartu duten mintegiek; feria Arrasateko baserriko produktuen azokarekin batera egin da. Goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:00etara bost mintegi hauek egon dira:
- Areitio (Zaldibar)
- Belar (Zaldibar)
- Etxeberria (Gatika)
- Lurberry (Zarautz)
- Ekoudalatx (Arrasate)