Argazkia: Herritar bat.
Atzo gaueko 21:05 aldera Ferixalekuan zeuden oinezko batzuek “zarata handi bat, leherketa bat bezalakoa” entzun zuten.
Zarata Gernika zumardi ingurutik iritsi zen, eta Udaltzaingoari abisua eman zioten. Patruila bat bertaratu egin zen eta gertaera aztertzen hasi zen.

Asuntoa da zuhaitz bat, Gernika zumardiaren eta Mesedeetako Amen ikastetxe ohiaren artean zegoena, pasealekura erori zela. Momentuz (igandean eguerdiko 13:00etan) pasealekua zati horretan itxita dago.