Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak azaldu du “hornitzaile, bezero eta elikadura katea osatzen duten agente ezberdinekin konpromiso sendoa erakusten” ari da. Azpimarratu du haragi gorria “proteina indize altua duenez, elikagai aproposa” dela koronabirusari aurre egiteko.
Argazkia: Zubillaga-Oñati Zerbitzuak
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak aurrera jarraitzen du “neurri zorrotzak” hartuta, koronabirusaren aurka.
Zerbitzu publikoa dela gogoan, “hornitzaile, bezero eta elikadura katea osatzen duten agente ezberdinekin konpromiso sendoa erakusten” ari da.
Ziurtatu duen bezala, koronabirusaren krisiaren aurrean “lehen sektorearen bideragarritasuna bermatzea ezinbestekoa da”.
Ildo honetan, Zubillagak “komertzio lokal eta produktore txikien laguntzaile izan nahi du konfinamenduak iraun bitartean, kontsumitzaileak beharrezkoak dituen lehengaiak eskuratzeko hauek alternatiba egokia bilakatzen direlarik”.
Zenbait ikerketetan oinarrituta, Zubillagak azpimarratu du “pandemia egoera honetan ezinbestekoa dela norbanakoa modu egokian elikatuta egotea, sistema inmunologikoa indartu eta gure gorputza COVID-19 birusari aurre egiteko prest izanik”.
“Proteina indize altua duenez, haragi gorria elikagai aproposa bilakatzen da”, eta hori lortzeko Zubillagako zerbitzuek “etengabean lanean dabil”.
“Etxean gaudela, jana gozatu ahal dugun plazer bakarrenetakoa dugu, beraz merkatuan produkturik onena eskaini ahal izateko guztion ahalegina beharrezkoa da”.