Atzo, 21:30ak aldera, Txaeta kaleko bizilagunek suhiltzaileei deitu zieten erre-usaina zegoelako. Zubillagako suhiltzaileak eta udaltzainak berehala bertaratu ziren, baina bisua susto batean geratu zen, bertara iritsi zirenean ez baitzuten ezer aurkitu.