Zubillaga-Oñati Hiltegia garai berriei begira

0
655

Zubillaga-Oñati Hiltegia garai berrietara begira jarri da eta bezero zein kontsumitzaileekin harremanak sendotuko dituen komunikazio estrategia berria aurkeztu du gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan. Bertan Deba Goieneko zenbait alkate eta ordezkari izan dira estrategi berriaren aurkezpena bultzatzeko.

Zerbitzu pertsonalizatua eskaintze aldera irudi, webgune eta komunikazio kanal berriak garatu ditu erakundeak. Irudi berriak ikuspegi modernoago bat eskaintzea bilatzen du, eta lerro moderno hau webgune berrian islatzen da. https://zubillagahiltegia.com/ atarian hiltegiari dagozkion nobedade zein balizko informazioa eskuratu ahal izango da, eta bertatik erakundeak abian jarritako Youtube, Facebook edo Flickr bezalako sare sozialetara salto egitea posible izango da.

Webgunean ere hilabetero bidaliko den Zubillaga-Oñatiren buletin digitalera izen emateko aukera egongo da. Horrez gain, jauzi honek beste berritasun bat aurkezten du, whatsapp zerbitzua alegia. Hemendik aurrera hiltegiko bezeroek bertako arduradunekin kontaktu zuzena ezartzeko aukera izango dute 688 760 273 zenbakian, zubillaga@hiltegia.com helbide elektronikoaz gain.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen