Zubiaren ondorioz aldaketak izan dira kirol jardunaldiaren egutegian

0
482

Zubia dela eta, asteburu honetan jokatuko diren partiden kopurua murriztu egin da. Arizmendi, Kanpanzar Arrasate, Arrasate/ORE eta Mugarri-Ingou abenduaren 12ra arte ez dira lehiaketara itzuliko.

Gainerako taldeek asteburu honetan jokatuko dute etxean. Leintz Arizmendik ostiralean jokatuko du. Partida arratsaldeko 20:30ean hasiko da Mojategiko futbol zelaian, eta aurrean Tolosa izango dute. Bestalde, Mondrak larunbatean jokatuko du arratsaldeko 16:30ean Allerruren aurka Mojategin.

Larunbatean ere, baina arratsaldeko 17:00etan, Mondrate taldea Musakola kiroldegiko kantxara irtengo da Santurtziren aurka jokatzeko.

Saskibaloiari dagokionez, Ointxe taldeko Mondragon Unibertsitateko EBA taldeak igande arratsaldean jokatuko du. 18:30ean, Arrasateko taldea Iturriperen kantxara irtengo da Baloncesto Venta de Bañosen aurka jokatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen