Zubian ligako eta Euskal Kopako partiduak jokatuko dira

0
291

Zubia dela eta, kirol jardunaldiaren hasiera aurreratu egin da. Lehen partidua bihar, osteguna, jokatuko da, Mondra eta Billabonaren artean Mojategin. Arrasateko futbol taldea arratsaldeko 16:30ean aterako da zelaiara.

Larunbatean beste bi partidu jokatuko dira, biak Arrasatetik urrun. Areto futboleko Mondrate taldea Tolosara joango da eta bertan Tolosala izango du aurkari. Partidua arratsaldeko 17:00etan jokatuko da Tolosako Uzturpe kiroldegian.

Larunbatean jokatuko duen beste taldea Mugarri Ingou Arrasate izango da. Eskubaloi taldeak Urnieta Artola Harategiaren aurka jokatuko du. Partidua arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Urnietako udal kiroldegian.

Igandean saskibaloia izango da protagonista. EBA Ligako Mondragon Unibertsitateak Redline Mekanika Take izango du aurkari. Gipuzkoar derbia Beasainen jokatuko da, Antzizar kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan.

Ordu berean, baina Iturripen, Lehen Mailako Mondragon Unibertsitatea kantxaratuko da. Ointxeko emakumezkoen taldeak Lointek Gernika izango du aurrean. Baina ez da asteburu honetan jokatuko duten partidu bakarra izango, bihar, osteguna, Euskal Kopako finalerdia jokatuko baitute. Kasu honetan San Ignazio – Premo izango du aurkari Iturripen goizeko 10:30ean.

Kanpanzar Arrasate eta AGT/ERT errugbi taldeek atsedena izango dute asteburu honetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen