‘Zubiak eraikitzen’ argazki erakusketa inauguratu da Kulturaten Anistasunaren Astearen barruan

0
719

Maiatzaren 21a da Aniztasunaren Nazioarteko Eguna. Honen baitan Arrasaten Aniztasunaren Astea antolatu dute, Ekin elkarteak, IMME elkarteak, AMS elkarteak, Arrasate eta Bergarako Garagunek, SOS arrazakeriak, eta Arrasateko Udalak.

Atzo arratsaldean egin ziren lehen bi ekintzak Kulturaten: “Zubiak eraikitzen – Construyendo puentes” argazki erakusketa inauguratu zen Kulturateko Klaustroan, maiatzaren 21era arte zabalik egongo da, eta ondoren, erakusketari lotuta Aniztasun funtzionalaren inguruko hitzaldia eskaini zuten Goyeneche fundazioak eta AMS-ek.

Erakusketaren eta hitzaldiaren asmoa da dibertsitate funtzionala duten pertsonak dituzten zentroek eta enpresek pandemian eskatutako neurriak gauzatzeko dituzten zailtasunak erakustea. Zer gertatzen da kontaktu fisikoa eta distantzia soziala terapiaren parte direnean? Edo gure irribarrea gure tresnetako bat denean gure ingurunearekin lan egiteko edo komunikatzeko orduan? “Zubiak Eraikitzen” Gipuzkoako Gureak eta Aita Menni, eta Nikaraguako AMS Diriamba elkarteren arteko trukerako gunea da.

Isabel Medina Arrasateko Activas por un Mundo Solidarioaren koordinatzaileak azaldu digunez. “Hasiera batean, erakusketa elkartruke gisa sortu zen, eta Nikaraguako jendea hona etorriko zen eta Arrasatetik hara bidaiatuko zuten. Baina iaz Covid iritsi zenean, ezin izan zen egin. Horregatik jarri zen martxan argazkien erakusketa, hemengo zein hemengo zentroetan euste- eta segurtasun-neurriak martxan jartzeko egin zen ahalegin guztia erakusten saiatzen dena. “

Honakoak dira hurrengo egunetarako antolatu diren jarduerak:

Maiatzak 20 (18:00): Ipuin kontaketa Jokin Zaitegi aretoan.

Maiatzak 21 (18:00): Bideo emanaldiak eta mahai ingurua. IMME elkartearen bideoaren aurkezpena eta Ekin elkartearen bideoaren aurkezpena: “Bi lurralderen artean”. Jokin Zaitegi aretoan izango da.

Maiatzak 22 (10:00/ 14:00): Munduko arrozak Sebero Altube plazan. Jai honen helburua, Arrasaten bizi den biztanleriaren jatorriko kultura bistaratzea da, herrialde desberdinetako kulturaren erakusgarri izatea eta gizartearen parte hartzea, elkarrekiko erlazioak eta integrazioa normaltasunez sustatzea, espazioak konpartituz, elkarbizitza bultzatuz eta gure herrietako kultura anitzen aberastasuna aitortuz eta gozatuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen