Duela astebete hasi ziren gure herrian San Juan egunak betetzen zituzten kultur ekitaldiak eta lehenengo balorazioak egiteko eta entzuteko aukera izan dugu iadanik. Egitarau anitza izan da Arrasaten egun horietan zehar eta denek gorde dituzte gorde beharreko osasun eta babes neurri guztiak, bizi dugun egoera luze honetan herritarrak babesteko, beraz, gizarte moduan erakutsi dugu gauzak ondo egiteko ahalmena.
Baina lerro hauetatik, bereziki zoriondu nahi dugu, Arrasateko txosna batzordea. Herritar batzuen artean kezka sortzen zuen txosna terrazaren proposamena ondo landuta zegola berretsi da. Batzordeak berak planteatutako neurri zorrotzak, uneoro betetzea lortu dute, egun bakoitza eta gero gunea bera, batuta eta garbi egon zedila bermatu dute eta oraingoz behitzat, kexarik ez da jaso inongo bizilagunen partetik. Garbiketa zerbitzuak aurreikusi zutena baino garbiago aurkitu izan dute gunea, indarrak beste leku batzuetara bideratuz.
Beraz argi dagoena da, gazteriaren zati bati bere kabuz antolatu eta lana egiten utzi zaionean, nagusi askok baino askoz ere jarrera eredugarriagoak erakutsi dituztela.
Arrasateko EhBiduren aldetik, txosna batzordea zoriontzea tokatzen dela uste dugu, erakutsi duten gogoa eta erabakietan irmotasunagatik eta herrigintza zer den bakan batzuei erakusteagatik. Beraz bejondeizuela eta segi HERRIGINTZAN.





Halaber, alkatetza zoriontzen dugu gaztelupee zelaietako botiloi zaratatsu, nazkagarri eta hirugarren mundukoak isilarazteagatik? Nik galdera bat daukat, udal gobernuak eta udal agintariek hilabete amaieran soldata kobratu dezaketenez lan baten truke, gezurrak esan eta herritarrak engainatu besterik ez dut egiten inolako eskrupulurik gabe. Ondo legoke Bildu bere lozorrotik esnatzea eta bere boto-emaileek eskatzen diotenarekin bat datorren oposizioa egitea. Zorionak txoznen batzordearentzat, txozna-barrutiaren mantenua eta higienea antolatzeagatik, Arrasateko gazteria ondo egin izanaren adibide, eta ezer gabe, ondo botatako lanaren asebetetzearen truke, gure egungo udalbatzak ispilu horri begiratu beharko liokeelako
Tanto politikoa ezker abertzalearentzat, beraiek txosnetan parte hartu ez duten bitartean, honen arrakasta ikusi eta gero EH Bilduk zoriondu egin du Txosna batzordea, eta horrela bertako eragileen eta partaideen sinpatia irabazi. Txosnaren jardunean Sortuk izan duen jarrera trakamilatsuari buruz ezer ez esateko, ezta? Txosna batzordeak pairatu duen zentsura eta munizipalak “adierazpen libreko” gune batean pankarta bat jartzen zeuden gazteak identifikatzeari buruz ezta ere?
Hau al da ezker abertzalearen jarrera? Anbiguotasuna eta guayismo merkea? Txosnak ez dute zorionik behar, txosnak babes politikoa behar dute, eta herriak ere bai, egin oposizioa behingoz. Zementua, zentsura, zerbitzu publikoetan murrizketak, munizipalak harrotuta… PNVren herri-postal klasista idilikorantz goaz buru belarri…