Zirkun Zirko eta Jolas-parkea kaleak animatzen aritu dira

0
839

Ibai-Artek eta Udalak antolatuta, haurrek kalean ondo pasatzeko aukera izan dute, kale-animazioarekin, puzgarrietan,…

Aurrera jarraitzen du Ibai-Artek zehaztutako eta proposatutako egitarauak, Udalarekin elkarlanean.

Biteriko estalpean puzgarriak jolasgai izan dira, aurreko asteburuan bezala, eta hainbat familiek aukera baliatu dute.

Horrela, neskatila-mutiko ugari gustura saltoka, txatxilipurdika, txiribueltaka,… ibili dira puzgarrietan eta bestelako atrakzioetan.

Aipatzekoa da bertan hiru atrakzio estreinatzekoak izan direla Arrasaten: Eski simulagailua, indioen pista eta Olentzeroren puzgarria, Atracciones Sanz-ekin.

Gainera, Zirkun Zirkoko malabaristak, akrobatak, orekariak,… kaleetan zehar ibili dira eguerdian zehar jendartea animatzen.

Halaber, gogoratu A-TA-KA! ikuskizuna gaur beharrean bihar (domeka) izango dela, arratsaldeko 19:00etan Herriko plazan, eta Gabonetako egitarauak hitzordu gehiago izango dituela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen