ZIORLAKO SAN SILBESTREAN MARA LAGUNDU AHALKO DA

0
2343

Bertako Jai Batzordeak antolatuta, bihar, abenduaren 31n lasterketa herrikoia ospatuko da, gaixotasun larria duen haurra laguntzeko aukerarekin.

Collagea: MB artxiboa.

Santamas Herri Krosean bezala, Musakolan eskuzabal jokatu ahalko da. Ondokoak dira nerabeen eta haurren lasterketen ordutegiak:

Goizeko 10:30ean, 14-15 urteko gaztetxoak

Goizeko 10:40ean, 12-13 urteko gaztetxoak

Goizeko 10:50ean, 10-11 urteko haurrak

Goizeko 11:00etan, 8-9 urteko haurrak

Goizeko 11:10ean, 6-7 urteko haurrak

Goizeko 11:15ean, 5 urteko haurrak

Goizeko 11:20ean, 4 urteko haurrak

Goizeko 11:25ean, 3 urteko haurrak

Goizeko 11:30ean, 2 urteko haurrak

Antolakuntzak iragarri du “dortsalak, lasterketa bakoitza baino ordu erdi lehenago emango direla”.

Helduen lasterketa herrikoiari dagokionez, izen-ematea 11:00etatik 11:45era izango da, eta proba 12:00etan abiatuko da.

Gainera, Ziorlako Jai Batzordeak ere azpimarratu du “Mara lagundu ahal izango dela izen-emate postuan jarriko diren itsulapikoetan. Eskerrik asko!”

“Musakola bizirik!”

Erlazionatutako albistea:

MARAREN BIZITZA (DUINA)REN ALDE LAGUNTZEKO AUKERA ZABALIK DA

2024ko uztailaren 29an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen