Ziorlako eraikin berria erabili du Mugimendu Feministak greba orokorrera deitzeko

0
813

Euskal Herriko Mugimendu Feministak, “zaintza sistema publikoaren” alde, greba orokorrera deitu du azaroaren 30erako. Deialdia egiteko, besteak beste, alor pribatuko zaintzarako Musakolako eraikin berria baliatu du.

Argazkia: Euskal Herriko Mugimendu Feminista.

Nazio mailako mugimendu feministak, “bizitzak erdigunera ekarriko dituen zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatzeko”, greba orokorrera deitu du.

Greba azaroaren 30ean egingo da, “zaintza sistema publiko eta komunitario baten” alde, eta deialdia egiteko Aita Menni Ziorlan egiten dabilen eraikina erabili du.

Greba orokorrak zaintzaren “pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka” egingo du, “zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi garen emakumeon eskubideen alde”.

Deialdia egiteko Iruñeko udaletxeko plaza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren nahiz Gasteizko Gizarte Segurantzaren fatxadak baliatu ditu, besteak beste.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen