Zenbait zuhaixka landatu dituzte eta 4 mahai, eserlekuak, hesiak, seinaleak eta ikurrina jarri dituzte. Antza panel bat jartzeke dago.
Udal-gobernuak iragarri zuen lanak “otsailaren erdialdean” bukatu zirela, eta hilabete bat beranduago izan arren, lanak asteon ia amaituta daude.

Bertara igotzeko seinale batzuk jarri dituzte, eta atailaren inguruan zuhaixkak, hesiak, 4 mahai eta eserlekuak paratu dituzte. Udal-gobernuak aurkezpenean iragarri zuen panel bat ere jarriko zela bertan.
Atailaren goialdean mastila eta ikurrina ipini dituzte, eta hainbat herritar dagoeneko hasi dira egokitutako gune honetaz gozatzen.

Erlazionatutako albistea:
Ziorlako balkoian jarlekuak, mahaiak, ikurrina,… izango dira “datorren astean”
2023ko otsailaren 6an argitaratutako albistea