Musakola-Ziorlako Alkatetzak bere omenez ondoko mezua adierazi du: “Gaur goizean berri txar batekin esnatu gara. Goio Etxenausia gure lagun mina eta jai batzordeko partaidea zendu da”.
“Pena handiz, hemendik gure doluminak helarazi nahi dizkiegu Goioren familiari eta lagunei. Beti izango zara gure oroimenean eta bihotzean. Agur eta ohore, lagun”.
Goio Etxenausia Azkoagak EH Bilduren ordezkari ziharduen Musakolako Alkatetzan, eta koalizioak ere mezu bat adierazi gura izan du: “Gure doluminak senide eta lagunei. Eskerrik asko zure dedikazio eta lanagatik”.
Musakolako lagun hau gaur (eguaztena) zendu da, 60 urte zituela. Gure doluminak ere familia eta gertukoei, Lurrak goxoa har zaitzala Goio.