Ostiraletik itxita egon da taberna, zerbitzariaren amak Covid-19gatik positibo eman ostean. Estrella taberna ere itxita egon da badaezpada.
Argazkia: Artxiboa.
Musakolako Ziorla taberna itxita egon da asteburu osoan zerbitzari baten amak positibo eman ostean. Zerbitzariari eta familiako gainerako kideei PCR testa egin dizkiote, eta gaur jakin dute emaitza negatiboa izan dela. Taberna bihar irekiko da berriro.
Estrella Taberna
Asteburu honetan ere itxita egon da Musakolako Estrella taberna. Mondraberrik tabernako arduraduna den Ander Torresekin hitz egin ahal izan du, eta esan digunez, “badaezpada itxi dut, bezeroak Ziorlarekin partekatzen baititut, ez nire bezero edo langileetako batek ere positibo eman duelako, hortik esan den bezala.” Estrella tabernak ere bihar irekiko ditu berriz bere ateak.