Ziorla kenpoko 4 kide Euskadiko Lehiaketan Espainiakora sailkatu dira

0
771

Argazkia, beheko testua, bideoa eta logoa: Ziorla kenpo kluba.

Igandean, ekainak 4, Ziorla kenpo klubak Euskadiko txapelketan parte hartu du, emaitza oso onekin. Klubetik 7 lagunek hartu dute parte, horietako bat epaile gisa. Emaitzak ezin hobeak izan dira klubarentzat, izan ere, kumite modalitatean Euskadiko 3 txapelketa eta azpitxapeldun bat lortu dituzte eta katen modalitatean azpitxapeldun bat. Emaitzak honako hauek izan dira:

  • Enaitz Otxandiano zilarra Kumiten
  • Yerai Martin urrea Kumiten
  • Erik Martin urrea kumitean eta zilarra katetan
  • Sara Cabeza urrea kumitean
  • Luis Alberto Narro (Ezin izan zuen lehiatu aurkariak azken unean utzi zuelako eta zuzenean Espainiako txapelketarako sailkatu da)

Klubak urte osoa darama txapelketan prestatzen, azaroan Galizian ospatzen den Espainiako txapelketan parte hartu ahal izateko. Urte batzuk dira Ziorla Kenpoko kide bakar bat ere ez zegoela Euskadirekin hautatua, eta aurten azkenean 4 kidek lortu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen