Argazkiak: Ziorla Kenpo.
Ziorla Kenpok jada bere entrenamenduekin hasi da “gehien bat Espainiako Txapelketa prestatzen, bai Yerai Martinek, bai Sara Cabezasek ere. Sara Cabezasek nazioarteko beste txapelketa batera ere joateko asmoa dauka”.
“Beste guztiok ere – adierazi du Iker Letona irakasleak – sasoian jartzen hasiko gara neurri batean irailaren 5etik aurrera, eta umeak irailaren 12tik aurrera”.
Denera hiru irakaslek jardungo dute, eta Alberto Narro umeen maisua izango da: “Urteetako esperientzia dauka, eta Kenpon 2. dan-a dauka, baita Aikidon ere”.

“Hortaz aparte, Irakasle-ikasketak egin ditu eta esperientzia luzea dauka haur eta nerabeekin”. Aitor Mondragonek ere irakasle jardungo du: “Kenpon 2. dan-a dauka eta Kajukenbo Close Combat Plusen instruktorea da”. Baita Iker Letonak ere: “Kenpon 4. dan-a daukat eta irakasle bezala 15 urteko esperientzia daukat”.
Kenpoaren “borrokaren alorra eta kataren alorra landuko ditugu, eta Kajukenboa-rekin defentsa pertsonala landuko dugu. Animatzen dugu kirol apur bat egin nahi duenari; barre batzuk bota nahi duenari; erresistentzia, flexibilitatea eta halako abilidadeak garatu nahi duenari; eta norberaren burua defendatu nahi duenari”.
“Musakola Kiroldegian izaten gara astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:45era, eta umeak ostegunetan 17:30etik 18:30era”. Telefonoa: 63 62 99 590 (Alberto).