Zinegoak Hedapena Arrasaten izango da Emakume Txokoaren eskutik

0
104

Kartelak: Zinegoak / Beheko testua: Arrasateko Udala.

Bilboko LGTBIQ+ Zinegoak Nazioarteko Jaialdia 2004an sortu zen, kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sexu eta genero aniztasunari buruzko sentsibilizazioa lantzeko helburuarekin. Ibilbide horretan Zinegoak erreferentzia bihurtu da LGTBIQ+ gaiko ekitaldi zinematografiko eta eszenikoen artean.

Urte hauetan, Zinemaldiak presentzia izan du herrietan ere, Zinegoak Hedapena ekimenaren bitartez. Zinegoak Hedapena ekimenak aukera ematen du jaialdiko hainbat lan herrietan ikusteko.

Arrasaten, Emakume Txokoak, hainbat urtez parte hartu du Hedapenean, herrian ere, sexu eta genero aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako edukiak eskaintzeko.

Ekainaren 19an, eguaztenean, izango da aurtengo emanaldia, 18:30EAN Kulturaten, areto nagusian. Sarrera doakoa da.

Edizio honetan 6 film labur ikusi ahal izango dira, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin, euskaraz eta gaztelaniaz. Bi film euskal sorkuntzak dira; gainerakoak Espainian, Txinan, Frantzian edo Suitzan eta Kolonbian sortuak dira.

Saioan gonbidatu berezi bat izango dugu: emanaldiko filmetako baten egile Alejandro Aguirrek “Precoz” filma aurkeztuko du saioan.

Zinema eraldaketarako tresna ere badelako eta egitasmoak helburu hori ere baduelako, Emakume Txokotik gonbidatzen zaituztegu hurbidu zaitezten zineaz gozatzera eta LGTBIQ+ errealitatearen aniztasunera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen