Zinegoak ekimenak hainbat film labur aurkeztuko ditu urriaren 29an

0
356

Zinegoak jaialdia Arrasatera helduko da hilaren 29an, Bilbon urtero ospatzen den jaialdian ikusi ahal izan ziren filmetako batzuk Arrasateko herritarrei eskaintzeko asmoz. Sexualitatea hainbat ikuspegitatik ulertzeko beharra azpimarratu nahi duen ekimena da, sexualitatea osatzen duten geruzetatik babestu gabe: “Sexu-orientazioaz hitz egin nahi dugu, eta genero-identitatearekin lotu. Identitate horiek adierazteko ditugun modu desberdinen edertasuna gehitzea eta generoa ulertzeko orduan agertzen diren modu desberdinekin osatzea, ematen zaigun ikuspegi bitarretik haratago. Geruza horiek guztiak, beren berezitasun eta ñabardurekin, gizartearen parte garen pertsona guzti-guztietan bizi dira. Zinegoak-etik argi daukagu sexu-aniztasuna inor kanpoan geratzen ez den errealitatetzat hartzen ez den arte, beti egongo dela tartea gure izaeraren ezaugarri horiek naturaltasunez erakusten ditugunon marjinaltasunerako, estigmatizaziorako edo ikusezintasunerako “.

Urriaren 29an, Kulturatera joan nahi duten guztiek ‘Mi pequeño gran samurai’ eta ‘Ad lib’ film laburrak ikusteko aukera izango dute.

Arantza Ibarra ondarrutarrak egindako dokumentala da ‘Mi pequeño Gran Samurai’, eta Ekai Lersundi trans gaztearen suizidioaren ondorengo azken bi urteetako bizipenak biltzen ditu, bere irudia eta Euskal Herriko beste trans askoren borroka aldarrikatzeko. Film laburrak Elaxar Lersundi eta Ana Martinezen testigantzak biltzen ditu, baita Naizen elkarteko (adingabe transexualen familien elkartea) eta Ondarroako hainbat bizilagunen testigantzak ere. Film gehiena 2019ko otsailaren 15ean grabatu zen, Ekairen omenez, hil eta urtebetera.

Ad Lib, DigiPen-eko ikasleek sortutako animaziozko film labur bat da, eta mundu osoko jaialdien aintzatespena jasotzen jarraitzen du. Oraingoan, Zinegoak Bilboko LGBTI Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 17. ediziorako aukeratu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen