Historiako futbol jokalari onenetakoa Eibar taldearen lan-saioa ikusten izan da. Bere semea Lucak bertan jokatzen du, eta aitak adierazi duenez “nire ustez, toki on bat da futbolean jokatzeko”.
Argazkia: Eibar KE, artxibokoa.
Zinedine Zidane historiako futbol jokalari onenetakoa izan zen, Wikipediak azaltzen duenez. Frantziako selekzioarekin Munduko Kopa irabazi zuen 1998an.
Baita Europako Kopa 2000. urtean ere. Kluben arteko lehiaketetan, Juventusen eta Real Madrilen jokatu zuen, zenbait txapelketa irabaziz. Entrenatzaile bezala, Champions League delakoa irabazi zuen espainiar taldearekin, besteak beste.
Bere semea, Luca, egun Eibar taldeko atezainetako bat da, eta Zinedine Zidane ospetsua Gaizka Garitano entrenatzailearen ekipoaren lan-saioa ikusten izan da gaur, azaroak 16. Ez du lehen aldia Atxabalpen.
Radio Euskadik galdetu dio bere semearen inguruan Atxabalpen, eta Zinedine Zidanek erantzun du “nire ustez, toki on bat dela futbolean jokatzeko, bai berarentzat, baita guztientzat ere”.
Izan ere, Eibar “talde ona da, plantila ona dauka eta garrantzitsuena da [Lucak] egiten duenaz goza dezala bere taldekideekin batera”.
“Nire iritziz, denboraldia ondo hasi dute, eta horrela jarrai dezala!”. Horretan gakotako bat da “partiduen hasiera, goza dezagun igandeko partiduaz”.