Zinea izango da protagonista asteburu honetan Amaia Antzokian

0
740

‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ eta ‘Babygirl’ filmak eskainiko dira bertan.

Irudiak: enpresa banatzaileak.

Euskarazko ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ zapatuan eta domekan eskainiko da, bietan ala bietan ordu berean, arratsaldeko 17:00etan.

Animaziozko lan hau Kim Burdon-ek zuzendua da, adin guztientzat zabalik dago, eta bere iraupena 71 minutuko da. Sinopsiak honelaxe dio:

“Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz”.

“Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna”.

Bestalde, ‘Babygirl’ suspensezko film erotikoa da, Halina Reijn-ek zuzendutakoa, eta 16 urtetik gorako ikus-entzuleei bideratuta dago. Iraupena 114 minutukoa da, eta sinopsia honakoa da:

“Romy (Nicole Kidman) goi mailako exekutibo bat da, Jacobekin (Antonio Banderas) ezkonduta dago, eta Samuel (Harris Dickinson) bekadun gaztearekin sexu-harreman sutsu bati ekingo dio”.

“Romyk lanean duen ohiko rola alderantzikatuko du harreman berrian: aginduak berak eman beharrean, ohean jasotzen dituen aginduekin gozatzen hasiko da. Ezkontzaz kanpoko harreman horri esker, Romyk sexu askatasunerako bidea aurkituko du, arriskua eta aurreiritziak gorabehera”.

Filma larunbatean, igandean eta astelehenean pantailaratuko da 19:30ean Amaia Udal Antzokian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen