LEB Zilarrean, futboleko 2.B mailaren parekoan, ariko da Enaitz Errasti

0
599

Gazte arrasatearra, Ointxe!ren harrobian landua, eta lehen taldean jokatutakoa, Iraurgi klubak fitxatu du, 23/24an Juaristi ISB taldean jokatzeko.

Enaitz Errasti Diez-ek (Arrasate, 2002/07/22) Ointxe! klubeko harrobian hazitakoa eta landua da, eta lehen taldean bi denboralditan jokatu zuen.

1’88 metroko altuera dauka, eskolta posizioan jokatzen du, eta 2022/23an denboraldia Durangoko Tabirakon jokatu zuen, EBA kategorian ere.

Liga erregularrean 26 partidu jokatu zituen, 12 puntu lortu zituen partiduko, eta hirukoetan oso eraginkorra izan zen, saiakeren ia %39 saskiratu baitzituen.

Gaur jakitera eman da Azpeitiko Iraurgi klubak fitxatu duela, 2023/24an Zilarrezko LEBeko Juaristi ISB taldean jokatzeko.

Ointxek arrasatearrari “zorterik onena erronka berri honetan” opatu dio, “segi saskibaloiaz disfrutatzen. Ointxe harrobia zutaz harro!”. Halaber, Iraurgik ongietorria eman dio arrasatearrari:

Zorionak eta aupa Enaitz!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen