Larunbat honetan ‘Neskamearen ipuina’ liburua aurkeztu dute Arrasateko Gaztetxean. Margaret Atwoodenek idatzitako liburua, Zigor Garrok euskarara ekarri du, eta Txalaparta argitaletxeak argitaratu. Eleberriak emakumeen azpiratze bortitza oinarri duen gizarte bat aurkezten du.