Testua: Garaia Parke Teknologikoa.
Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak azaroaren 7tik 11ra Zientzia eta Teknologia astea ospatuko dute eta bertara Euskal Herriko LHko 6.mailako ikasleetatik hasita Batxilergoko 1.mailako ikasleak arte gonbidatu dituzte.
Beste urte batez, egunero izango dituzte elkarrizketak, eta PTGaraiko UDALAITZ auditoriumetik bertatik aurrez-aurre edo telematikoki ezagutu ahal izango dira Debagoieneko zientzialari euskaldunak, hainbat arlo teknologikotan lan egiten dutenak. Testigantzak, ibilbidea, esperientzia profesionala eta ZTIM jarduerekiko pasioa (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) kontatuko dituzte. Aste osoan, elkarrizketa bakoitzaren ostean, Kahoot lehiaketa bati ekingo diote. Ikus-entzuleek, egun hortan hitzaldian aipatutako gaiaren inguruko galderak erantzungo dituzte eta irabazleak sari bat jasoko du MGEP eta PTGaraiaren eskutik.
Arrautza Jaurtiketa Txapelketa ere egingo da aurten. Txapelketaren izenak aipatzen duen bezala, tamaina ertaineko arrautza bat (egosi bakoa!!) jaurtitzean datza. Ikasleek jaurtiketa ikastola edo inguruko eraikin bateko leiho batetik egin beharko dute eta arrautza lurrera osorik heldu beharko da. Horretarako, tramankulu bat eraiki beharko dute, kartulina, soka eta kola bakarrik erabiliz. Jaurtiketak, bideoz grabatu beharko dituzte eta azaroaren 11an epaimahai profesional batek irabazlea izendatuko du.
EGITARAUA:
- AZAROAREN 7tik 10era, 10:00etatik 11:00etara: elkarrizketak eta kahoot lehiaketa.
- AZAROAREN 11an, 10:00etatik 11:00etara: PTGaraiako zientzialari adituen mahai borobila eta Arrautza Jaurtiketa Txapelketa