Zientzia eta hezkuntza protagonistak izan dira FLL-ko finalean

0
717

10 eta 16 urte bitarteko euskal ikasleek jardunaldi paregabea izan dute FIRST LEGO League Euskadiren finalean: “Zientzia eta teknologia gazteei modu dibertigarrian eta erronka tematiko baten bidez hurbiltzen dien hezkuntza-programa da, erronka hori munduko herrialde guztietan berbera da”.


Aurten, jokoa eta kirola berrasmatzea proposatu zaie talde parte-hartzaileei, gizarte aktiboagoa lortzeko. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu du hezkuntza- programa, Innobasqueko bazkide diren Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera. Aurten formatu berritzaile eta segurua aurkeztu dute, hasieratik lehentasun bat duena: uneoro segurtasun soziosanitarioa bermatzea.


Horrela, 12. FIRST LEGO League Euskadiren finala berritzailea eta segurua izan da. Ikasleak Deustura (Bilbo), Donostiara eta Arrasatera joango dira eta 15 talde egon dira hiru egoitzetako bakoitzean, baina, aurreko edizioetan ez bezala, ez da ikuslerik egon. Orduero, lau talde pasatu dira egoitza bakoitzetik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen