Goienagusik antolatuta, ‘Kriptografiaren eraldaketa, historian zehar’ hitzaldia izango da bihar, astelehena, Kulturaten.
Beheko testua eta irudia: Goienagusi.
Hitzaldi honetan historian zehar informazioaren segurtasunean eman diren hartu-emanak jorratuko ditugu. Kriptologia aintzat hartuz, mezuak zifratzeko modu berria sortzen ziren ahala, hauek puskatzeko sistemak ere garatzen joan da gizakia, Kristoren Aurreko 5. mendetik hasita. Gaur egun berdintsu jarraitzen dugu.
Urko Zurutuza, Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisi eta Zibersegurtasun Ikerketa Taldeko koordinatzailea da.
Informatikan ingeniaria, eta Mondragon Unibertsitateko Informatikako doktorea da. Doktoretza Zürich IBM Research Lab-eko zibersegurtasun taldearekin egin zuen.
Harrezkero, bai datuen analisian eta bai zibersegurtasun alorretako hainbat proiektu zuzendu ditu, bai Europa mailan, estatu mailan, eta enpresetara zuzenduta ere. 8 doktore tesi zuzendu ditu, 56 argitalpen baino gehiago ditu, besteen artean 3 liburuen egilea izanik.
Datuen Analisi, Zibersegurtasun, eta Hodei konputazioko Masterreko irakaslea da, Mondragon Unibertsitatean.
Hitzaldia astelehen honetan izango da (abenduak 13) Kulturaten goizeko 10:00etan, euskaraz.